ZURRUNBILO TOPAKETA BIRTUALAREN TESTIGINTZA

2020.04.04 ZURRUNBILO TOPAKETA PROFESIONALA: Lengoaiak eta hizkuntzak (Euskal konpainien lan egiteko moduak)

Jaialdiaren antolakuntzatik uste dugu, ezinbestekoa dela Zurrunbiloren programazio eszenikoa bitartekaritza jarduerekin konektatzea, bai sektoreko profesionalentzat bai publikoarentzat testuingurua eta sareak indartzen dituelako.

Aurten, halabeharrez, topaketa birtuala egin behar izan genuen. Topaketak artisten desioak, zailtasunak eta kezkak azaleratu zituen baita zerbait komunaren parte sentitzeko eta sareak sortzeko beharra. Euskal sorkuntza minoritarioa denez laguntza eta zaintza ezinbestekoak dira sektorea indartzeko.

Lan guzti hau ATX Teatroak eta Baratzak egindako lanaren emaitza izan da.

Topaketa birtuala

 Topaketan parte hartu genuenok elkar ikusteko gogoa geneukala antzeman genuen, aurpegiak ikusi, elkar besarkatu… denok ontzi berdinean nabigatzen dugu eta hala ere, zenbat kolore, zenbat forma ezberdin dauden… Elkartzen gaitu bizitzak, sorkuntzak, libre izateko desioak, barruko grinak ateratzeko beharrak, jolasteko gogoak eta partekatzeko nahiak besteak beste. Teknologiak dituen ezgaitasunekin, jarioezinaren menpe baina ahoak espresatzeko beharrak jota, elkarrizketak aurrera egin zuen eta ia bi orduz luzatu zen. Chat-a ere espresio horren ontzi bilakatu zen. Gauza gehiegi esateke geratu ziren. Hasieran lengoaiak eta hizkuntzak lelopean, gure intentzioa artisten lan egiteko moduak konpartitzea zen baina bizi dugun egoerak gure kezka azaleratu zuen: Etorkizuna galdera ikur handi bat da. Hori ere keinu batean baino ez zen geratu.

 Hala ere elkartu ginen, inolaz ere modu berri bat finkatzeko xedearekin (maite dugu gorputzen kontaktua), baizik eta irtenbide bat bezala. Gogoa hor gertu zen, bihotzak astintzekoa. Agerikoa da munduaren norabidea aldatuko dela eta gu bertan, erdian, olatuak surfeatu beharko ditugu, ez dago beste aukerarik. Ezjakintasunak badu bere argia. Gora bihotzak! Gora antzerkia!

 

HONA HEMEN BIDEO BILDUMA

ZURRUNBILO TOPAKETA BIRTUALAREN TESTIGINTZA

ENERITZ ARTETXE

AITZIBER EGUSKIZA

MARYSSE URRUTYA

IÑAKI ZIARRUSTA

JON ANDER URRESTI

AGUS PEREZ

AITOR BENGOETXEA

AITZIBER ATORRASAGASTI