PARASITE KOLEKTIBOA

Parasiteren lana dantza eta antzerkiaren artean dagoen lekuan kokatzen da. Gorputza abiapuntu bezala hartuta galderak egiten dizkiete haien buruei eta erantzunak topatu nahian sormen prozesuan murgiltzen dira. Galdera berdin hauek Baratzan zuzentzen duten Sormen Laborategira eramten dituzte. Bertan interesatzen zaizkien kontzeptu eszenikoak artista berriez osaturiko talde batekin konpartitzen dituzte. Gasteizko nazioarteko antzerki jaialdiaren koprodukzioari esker, Parasitek, laborategiarekin batera, 3 pieza sortu izan ditu, hirurak Baratza Aretoan aurkeztuak izan direnak.: BIZI, FOTO eta USTEAK USTEL

Kolektibo bezala Hautsa (Hogeita 2013 deialdian irabazlea izandakoa), Jadanik hilda eta Hot Water sortu dute. Sorkuntza eszenikoetaz gain kolektiboak ZURRUNBILO, euskal arte eszeniko garaikideen jailadia eta ATARI, Baratzako atarian programatzen duen proiektua, proposamenen bultzatzailea da.


[su_accordion][su_spoiler title=»IKERKETA ETA SORKUTZA ESZENIKORAKO LABORATEGIA» style=»fancy»]

Parasite Kolektiboko kideek, arte eszenikoak ulertu eta bere lan egiteko era konpartitu eta ikertzeko asmoarekin ireki dute espazio hau. Laborategian parte hartzea ensamble konntzeptuaren arabera lan egiten duen kolektiboarekin batera interpretazio eta sorkuntza eszenikoan ikertzeko aukera paregabea da.
Metodologia honek dantza eta eta interpretazioaren bitartez sormen espazio berriak sortzen ditu non, talde entzumen eta sentsibilitateatea dela medio, norbanakoaren irudiminezko adierazmen zehatza bilatzen den
Laborategiaren helburua ez da formakutza eskola izatearena baizik eta ikerketa eta esperimentazio eszenikoa sustatzea. Hori dela eta parte hartzaileei edozein disziplina fisiko edota eszenikoan esperientzia izatea eskatzen zaie. Entrenamentu saioak lan psikofisikotik abiatzen dira, hori dela eta nolabaiteko gorputz disposizio eta zorroztasun mentala beharrezkoa da.


Lanerako tresnak

Yoga, plastiques, musikaltasuna, erritmoa, arnasa eta entzutea, jolas dramatikoa, capoeira eta akrobaziak, bultzada, barne eta kanpoko estimuluak, memoria, testu sorkuntza, irudiak, objetuak, barrea eta ixiltasuna besteak beste.

Lan arloak

Koordinazioa, bizkortasuna, malgutasuna, erresistentzia, zentroaren indarra, gorputzaren lerrokatzea, oreka, arnasketa eta entzutea, energia, ahotsa eta durundiak, gorputz eta ahots artikulazioa, neutraltasuna eta transformazioa, konplizitatea, espazioarekiko kontzientzia, desinhibizazioa, arriskua eta konfidantza, norberako sormenaren jarioa, gorputz irudimena, zehaztasuna eta presentzia.
Programa hau lan fisikorako eta ikerketarako aldez aurretiko jarrera daukaten interprete, dantzari, aktore, koreografo, eta zuzendariei zuzenduta dago.
Azken 3 urteetan Laborategian egindako lana ildo ezberdinetatik abiatu da eta, laborategiko partehartzaileek antzeztu dituzten 3 obra sortu izan dira eta Gasteizko Nazioarteko antzerki jaialdiak komisionatu izandakoak

ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK


Lan saioak astean 3 egunez izango dira

Asteartetik ostegunera 9:30tik-12:45ra Baratza Aretoan

Prezioa: 100€ hilean (parte hartzaileen kopuruaren araberakoa)

Ez da matrikularik ordaindu behar baina konpromezua eta jarraipena eskatzen da.


Laborategira etorri nahi baduzu bidal ezazu motibazio gutun bat honako helbidera: unai@salabaratza.com

[/su_spoiler]
[su_spoiler title=»LANAK» style=»fancy» class=»para-site»]
[learn_more caption=»HOT WATER»]

HOT WATER Unai Lopez de Armentiak egindako soloa da. Konbentzionalismoak ezarritako pentsamolde eta jarrera ohiturak kuestionatzeko beharretik sortutako lana da.
Piezak autoritatea, autoritarismoa eta antiautoritarismoaren gaiak jorratzen ditu.
Era ez lineal batean kontaturik egonik, Hot Water, pertsona baten bizitza erakuzten digu. Bere istorioan agertu izan diren figura eta sistema autoritarioek, legitimoak eta ez-legitimoak, ekintza ikaragarri basatia egitera bultzatuko dute.
HOT WATERek erasotua den giza izate erasotuari buruz hitz egiten du eta baita zapalkuntzaren kontrako intransigentizak izate honen kontra eragin ahal dituzten ondorio latzeei buruz ere

Interpretazioa: Unai Lopez de Armentia

Zuzendaria: Hannah Frances Whelan

koreografia: Garazi Lopez de Armentia

Musika: Sammy Metcalfe (Sleepwalk Collective)

Argien diseinua: Danel Ibisate


BADek eta Baratza Aretoak koproduzitutako antzezlana

[/learn_more]
[learn_more caption=»HAUTSA»]

HAUTSA, bideoproiekzioak eta musika originala duen formatu ertaineko antzezlana da.

Euskal Herrian 90ko hamarkadara arte trantsizio garaian gertatutako gizartearen aldaketa, Unai eta Garazi neba arreben istorioa kontatzeko eszenarioa da. Haiek, atzera begiratuz, ezezagunari emandako izen ezberdinak publikoarekin konpartitzen dituzte.

Hautsa, haien bizitzatik igarotzen den ibilbidea da zeinean, haien galderei erantzunak aurkitzen dizkieten bitartean, haur erritualak, inozentziaren galera eta haien arteko banaketa sumatzen uzten duten. Istorioak aro zientifiko honetan sinesmenei aurre egitearen zailtasuna adierazten du. Erantzunak bilatzeko giza beharra bera kuestionatzen du eta horretarako, haurren jakiturian arreta jartzen du, gehienetan bilaketa soilean zoriontsuak diren haurrak.

Interpretazioa: Garazi & Unai Lopez de Armentia

Zuzendaria: Hannah Frances Whelan

Diseinu eszenikoa: David Alcorta

Musika: Zuriñe Guerenabarena

Bideoa: Fernando Pérez

[su_vimeo url=»https://vimeo.com/85751855″]

[/learn_more]
[learn_more caption=»JADANIK HILDA»]

Dena Garaziren sabela markatzen duen orbainak taupadaka hasten denean hasiko da. Momentu horretan gogoratuko du. Ospitalea eta Salomeren bisita eta laguntza, jadanik hilda duen amona.
Orain Salomek bere laguntza behar du. Garazik berarengana bidaiatzea erabakiko du berari dagokion itunaren partea bete nahian.
Posible al du 2017ko emakume batek 1957ko beste emakume bat laguntzea?
Jadanik hilda formatu txikiko antzerki-dantza pieza da. Protagonistaren istorioa eta bere amonarekin izandako topaketa (16 urte hilda daramana) kontatzeko, koreografia, interpretazio, musika bidaigarria eta jatorrizko testuetaz baliatzen den antzezpena da

[su_vimeo url=»https://vimeo.com/122293637″]

Zuzendaria: Hannah Frances Whelan
Interpretazioa: Garazi Lopez de Armentia
Soinu diseinua: Miguel Angel García

Euskeraz edo gaztelaniaz egin daiteke

[/learn_more]
[learn_more caption=»BIZI»]

BIZI zeremonia bat da, burlesque eta cabaret mundura hurbiltzen den erritual formako ospakizuna. Bidai honen barnean aurkituko ditugun pertsonaiek erraietako eta funtsezkoak diren gaietan murgilaraziko gaituzte, gure egonerokatasunean horrenbeste presentziarik ez duten gaietan hain zuzen.
BIZI deituriko karruselean, publikoari oinarrizko galdera eta arazo filosofiko ezberdinak iradokiz, heriotzarekin daukagun harremana azalduko da, bizitzaren gauza ziurrena, alegia.



2014ko Laborategiko partehartzaileek sortutakoa eta Baratza Aretoa eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki jaialdiak koproduzitua izanik, BIZI instalazio ibiltari eta murgilarazlea da

[huge_it_videogallery id=»3″]
[/learn_more]
[learn_more caption=»FOTO»]

FOTO lanak XIX. mendearen bukaerako familia burges baten etxe zaharraren atea irekiko digu. Sekretuek urte asko lurperatuta daramaten etxe batean, hormek hitz egiten dute, eta zerbitzariek jabeei buruz xuxurlatzen. Mundu urrun horretara iritsitako argazkilari batek biztan¬le misteriotsuei mozorroa kenduko die, eta helduen mun¬duaren desegitea eta umeen erreinuaren ezarpena ikusteko aukera emango.

Sorkuntzak duela bi mendeko antzerkiaren erre¬alismoa oroitarazten du, Parasite Kolektiboaren istorioak kontatzeko berezko moduarekiko kontrastean. Baratza Aretoko antzerki ikerketa laborategiko parte hartzaileek gorpuztu eta interpretatzen dute lana, lengoaia fisiko espresionista baliatuz, Hannah Whelan-en zuzendaritza artistikoaren pean.



«Bizi» lanak izan zuen harrera onaren ondoren, «Foto» da Jaialdiaren eta Baratza Aretoaren arteko lanki¬detzaren bigarren proiektua.

.
[su_vimeo url=»https://vimeo.com/155495728″]
[/learn_more]
[learn_more caption=»USTEAK USTEL»]

“Usteak erdi ustel”, horixe uste zenuen baina… Errealitateak batzuetan mito bihurtzen dira, eta noizean behin, mitoak errealitate. Usteak Ustel lanarekin, ura eta zerua, erreala eta bestelakoa bereizten uzten ez duen urtegi gris batean instalatzen gara.


Usteak Ustel Baratza Aretoak eta Gasteizko Antzerki Jaialdiak sustatutako Enredados ekimenaren barruan Parasite Kolektiboak sortu duen hirugarren lana da.

.
[su_vimeo url=»https://vimeo.com/196694173″]
[/learn_more][/su_spoiler]
[su_spoiler title=»KONTAKTUA» style=»fancy»]

Nombre (requerido)

Correo electrónico (requerido)

Asunto

Mensaje

[/su_spoiler][/su_accordion]