XEDEA

Sorkuntzarako laguntza horren muina 2 sormen proiektu eszenikoei egonaldi bat ematea da.

Egonaldian, Baratzara egokitzen den aste beteko espazio-lagapena eta 500€-ko (+zergak) diru-laguntza bat (faktura bitartez) sartzen dira. Dirulaguntzak konpainiaren mantentze-gastuak eta dietak ordaintzeko balio du. Kanpoko konpainiei etxea eskainiko zaie. Lehenengo egonaldia abendua (2019) eta urtarrila (2020) artean gertatuko da, bigarrena 2020ko apirilan.

BALDINTZAK

Aurkeztutako proposamenak berriak izan behar dira edota abian edo hobetzeko edo zabaltzeko bidean. Ezin dira pieza amaituak aurkeztu.

Proposamena arte eszenikoen baitan sartzen den edozein diziplinakoa izan daiteke, beti ere aretoan sartzen badira (6×6, altuera 2.70m) eta teknikoki urriak diren espazioetara moldatzeko aukera izan behar dute.

Proposamenek antzerki zein dantza garaikidearekin edota lengoaia berriekin harremandutak egon behar dira hau da, izaera berritzailea izan behar dute, antzerki esperientzia ezberdina edota ikerketarekin harreman estua.

Artistaren edo konpainiaren Curriculum-a positiboki baloratuko da, hala ere, ez da nahitaezko baldintza bat. Baratzaren xedeetako bat artista eta proiektu berriei babesa ematea da.

Material berria publikoareikin partekatzeko asmoz, proposamenaren barruan tailer, erakusketa edota hitzaldi bat sartu behar da. Proiektua aukeratzeko orduan ekintza hau asko balorotuko da.

AURKEZTU BEHARREKO MATERIALA

Proiektuak info@salabaratza.com-era bidaliko dira honako informazioarekin:

– Proiektuaren titulua deskribatzen duen dossierra (orrialde 1 gehienez). Dossierrak egonaldian burutuko den lanaren deskripzioa eta beharrezko baldintza minimoak.

– Konpainia edo artistari buruzko informazioa eta CV-a

– Erreferentzia grafikoak: argazkiak edo bideoak

– Konpartituko den ekintzaren proposamena eta azalpena.

Informazio guzti hau epe barruan bidaliko da email bakar batean (artxibo aztunak wetransfer edo Dropbox-etik). Ez da osaturik gabeko informazioa onartuko.

Zalantzarik izan ezkero info@salabaratza.com helbidera idatzi .

Epe amaierako data astezkena, azaroaren 29an 10am-an da

Ebazpena 2019ko abenduaren 6ª baino lehenago emailez jakinariziko da