ZURRUNBILO: Arte eszeniko garaikideen jaialdia

AURREKO EDIZIOA: http://salabaratza.com/zurrunbilo-archive/

 

2021 PROGRAMAZIOA


MAIATZAK 14 OSTIRALA

19:00_Baratza Aretoa

Benetanbe «Porno vs. Afrodita»

Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Zuzendaritza: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Jon Zumelaga

Jantziak: Marodi Sorkuntzak Musika: Asier Ituarte Eszenografia: Amaia Garate Argiztapen diseinua: Arantza Heredia

www.benetanbe.com

SARRERAK:

ZURRUNBILO: Ostirala


MAIATZAK 15 LARUNBATA

10:30 14:00 // 16:00-18:30_OIHANEDER EUSKARAREN ETXEA

TOPAKETA: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” 

Aurtengo gaia “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” izango da. Aurreko urteko ildoari jarraituz, eta EHAZErekin Bidenteak gara libuaren harira egindako kolaborazioa sendotzeko asmoz, aurten etorkizunari begira jarriko gara, horretarako orainaldian begia jarriz. Topaketan, alde batetik, belaunaldi berriei ahotsa eman nahi diegu. Haien ekarpenak denon gogoetarako adierazgarriak izan daitezkeelakoan, hausnarketa lan bat gidatzera gonbidatuko ditugu, goizean egingo den formatu ez ohikoko mahainguru baten bitartez. Begirada etorkizunera bideratzen badugu, ekidinezina da digitalizazioak gizartean eta arte eszenikoetan duen eragin handia aztertzea. Horregatik, arratsaldean gai honen inguruko mahainguru bat prestatuko dugu, tresna berrien bide berriak aztertzeko xedez.Topaketaren betiko helburua elkar ikustearena, hausnartzearena eta ezagutzak, kezkak eta ideiak partekatzearena izan da. Zentzu horretan, aurtengo edizioan sarea sendontzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.

 

GOIZA(10:30-14:00):

Mahaingurua: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” (Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Maite Aizpuruak bideratua

ARRATSALDEA (16:00-18:30) 

“Arte Eszenikoak eta digitalizazioa.” (ATX Teatroak bideratua)

SARRERA: DOAN

PLAZA MUGATUAK. Inskripzioak: http://salabaratza.com/eventos/topaketa-etorkizuna-belaunaldi-berrien-begiradatik/

 

 

19:00_ BARATZA ARETOA 

JONE BENGOA “Kabia” (Antzerki dokumentala. work in progress)

Nola aldatu da bizitza azkeneko 60 urteetan? Iragan hurbila urrundu egin al zaigu? Inguruko emakumeen ahotsak entzungo bagenitu, zer kontatuko lukete?

Vitoria-Gasteiz helmuga bezala izan zuten emakume ezberdinen ibilbideak deseginez gure iragan hurbilera bidaiatzen du pieza honek. Kabi bat inguruko materialekin eraikia den bezala, istorio hau bizi-esperientzia ezberdinez osatua dago. Bidai anitzen amaiera da Kabia, ahots ezberdinen etxea.

Ideia eta interpretazioa: Jone Bengoa Zuzendaritza: Hannah Wheelan, Marina Suárez Testuak: Jone Bengoa Kolaboratzaileak: Gazte Sortzaileak, TAE antzerki eskola, Baratza Aretoa Eskerrak: Euren istorioa nirekin konpartitu duten emakume guztiei.

JON ANDER URRESTI «Tribiz baserri galdue» (Antzerki dokumentala)

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

Sortzailea eta Interpretea: Jon Ander Urresti Zuzendaritza laguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Eszenografia: Familia ondasunak Argiztapena: David Alcorta Soinua: Asier Renteria

https://www.youtube.com/watch?v=anCPC0q0R4o

SARRERAK:

ZURRUNBILO. larunbata

 


MAIATZAK 16 IGANDEA

18:30_BARATZA ARETOA

IXIAR ROZAS & IBON RG “Unisonoa” (Irakurraldi esperimentala)

Unisonoa (Pamiela, 2020; bandcamp, 2020) Ixiar Rozasen bi formadun lana da. Lerrobakarreko poema liburua eta pieza sonoroak. Azken hauek Ainara LeGardon, Ibon RG, Mursego eta Rafael Martínez del Pozorekin lankidetzan sortuak izan dira. Baratza Aretoan irakurraldi esperimentala egingo dute Ibon RG-ek eta Ixiar Rozasek hitza, arnasa, ahotsa, hatsa, hotsa, sonemak eta soinuak erabiliz.

Unisonoa laneko soinu piezetako batzuen aurre- entzuketa:

https://ixiarrozas.bandcamp.com/album/unisonoa

(Pieza guztiak entzuteko Unisonoa liburuan dagoen kode pertsonala behar da)

MUSKULO. Kontzertua

Ander Fernandez: Gitarrak, klarinetea, sintea eta balalaika.

Iker Fernandez: Tronpeta eta ahotsa.

Oskar Morán: Bateria, perkusioa, midi teklatua, eltze, zartai eta zerbeza lata irekierak.

Oscar Manso: Baxua, eltze eta zartaiak.

 

SARRERAK:

ZURRUNBILO. Igandea