ZURRUNBILO. larunbata

JONE BENGOA “Kabia” (Antzerki dokumentala. work in progress)

Nola aldatu da bizitza azkeneko 60 urteetan? Iragan hurbila urrundu egin al zaigu? Inguruko emakumeen ahotsak entzungo bagenitu, zer kontatuko lukete?

Vitoria-Gasteiz helmuga bezala izan zuten emakume ezberdinen ibilbideak deseginez gure iragan hurbilera bidaiatzen du pieza honek. Kabi bat inguruko materialekin eraikia den bezala, istorio hau bizi-esperientzia ezberdinez osatua dago. Bidai anitzen amaiera da Kabia, ahots ezberdinen etxea.

Ideia eta interpretazioa: Jone Bengoa Zuzendaritza: Hannah Wheelan, Marina Suárez Testuak: Jone Bengoa Kolaboratzaileak: Gazte Sortzaileak, TAE antzerki eskola, Baratza Aretoa Eskerrak: Euren istorioa nirekin konpartitu duten emakume guztiei.

 


JON ANDER URRESTI “Tribiz, baserri galdue (antzerki dokumentala)

700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?

Sortzailea eta Interpretea: Jon Ander Urresti Zuzendaritza laguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra

Eszenografia: Familia ondasunak Argiztapena: David Alcorta Soinua: Asier Renteria

https://www.youtube.com/watch?v=anCPC0q0R4o

 

SARRERAK: http://salabaratza.com/eventos/zurrunbilo-larunbata-2/

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
sábado, 15 mayo
19:00
Baratza
2021-05-15 19:00 2021-05-15 21:00 Europe/Andorra ZURRUNBILO. larunbata Errealitatea ala fikzioa? Baratza Sala BARATZA Aretoa

ZURRUNBILO. larunbata

15 mayo, 2021
19:00

Entradas sin numerarAgotadas
Entrada Precio Acciones
aldez aurretik7,00 €
0
Entradas reservadasEntradas máximas por compra:10
Sin localidades en su carro.