ANTZERKIA Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.
Categoría: Zurrunbilo Jaialdia
MUSKULO
KONZERTUA ETA AMAIERA JAIA [su_lightbox src=»https://www.servientradas.com/espectaculo/SALABARATZA/2/zurrunbilo-mr-senora-eta-musukulo-konzertuan.html»][su_button] EROSI SARRERAK [/su_button][/su_lightbox]
Mr. SEÑORA
TEATRO ERREZITALDEA Mr. Señora antzoki bateko oholtzara igo eta publikoarekin hitz egiten hasi da: begiratuak sentitzen diren gorputzei buruzko gogoeta egin du batetik, bizitzaren edozein arlotan inoiz armairutik ateratzeko pausua eman dutenei maitasun deklarazio bat eskaini die bestetik. Umorez, aldarriz, arima probokatzailez. [su_lightbox src=»https://www.servientradas.com/espectaculo/SALABARATZA/2/zurrunbilo-mr-senora-eta-musukulo-konzertuan.html»][su_button] EROSI SARRERAK [/su_button][/su_lightbox]
KARRAMARROA
ANTZERKIA / BAKARRIZKETA “Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da. Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez. [su_lightbox src=»https://www.servientradas.com/espectaculo/SALABARATZA/2/zurrunbilo-hiroshima-zuhaitza-et-karramarro.html»][su_button] EROSI SARRERAK [/su_button][/su_lightbox]
HIROSHIMAKO ZUHAITZA
ANTZERKIA Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existentziaren azken unearen bila dabil. Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakardadeari omenaldia egin dion estatua baten gisara.Gizon desesperatuak zuhaitz bakarti hartan aurkitzen du bere burua zintzilikatzeko leku aproposa; ez du ez arrosarik, ez hostorik … ez da heriotzarik loratuko. Gizonak bere bizia […]
PLASTIKA
Plastika lengoaia, ahotsa eta soinutik abiatzen da haien sonoritate, bisualitate eta performatibitatea arakatzeko. Bokal eta kontsonantez betetako kontzeptu aterkia da performatibitatea. Saiatu letraz letra eta ozen esaten minutu oso batean zehar. Hitzak eta haien sonoritatea materia gisa erabiliz, ahots, hots, fonema, sonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahiara igarotzen da Plastika. [su_lightbox src=»https://www.servientradas.com/espectaculo/SALABARATZA/2/zurrunbilo-jadanik-hilda-eta-plastika.html»][su_button] EROSI […]
JADANIK HILDA
DANTZA / ANTZERKIA Dena Garaziren sabela markatzen duen orbainak taupadaka hasten denean hasiko da. Momentu horretan gogoratuko du. Ospitalea eta Salomeren bisita eta laguntza, jadanik hilda duen amona. Orain Salomek bere laguntza behar du. Garazik berarengana bidaiatzea erabakiko du berari dagokion itunaren partea bete nahian. Posible al du 2017ko emakume batek 1957ko beste emakume bat […]
ATTE HIL AURRETIK
ANTZERKIA Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.