ZURRUNBILO larunbata 20tan «Memoria» Itziar Manero + 18tan Oier Guillan eta Ander Lipusen aurkezpenak

Martxoak 23a larunbatean programa bikoitza izango da Baratza aretoan:

18tan

  • Oier Guillanek EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) https://www.ganbila.eus/ webgune berria aurkeztuko du.
  • Ander Lipusek «Antzerkiaren labirintoan» liburua aurkeztuko du.

20tan Memoria Itziar Maneroren eskutik (sarrerarekin)

MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat.
MEMORIA amona baten eta biloba baten arteko topaketa bat ere bada. Elkarri galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko ahalegin bat, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen.
Zer gertatzen da pertsona baten memoria galtzen denean? Nora doaz haren oroitzapenak? Zerekin geratzen gara ondorengoak?
Itziar Manero Zuzenbidean graduatua da eta Giza Eskubideetan, Demokrazian eta Globalizazioan Masterra dauka. Ikasketa eszenikoak Nave 73 eskolan burutu zituen, Madrilen. Antzerkian aktore gisa lan egin du zenbait konpainiarekin, La Tristura eta El Pont Flotant esaterako, eta zineman «Las chicas están bien» (Itsaso Arana, 2023) filmean eta telebistan «Días mejores» eta «Itxaso» telesailetan ikusi ahal izan dugu. Aves Migratorias eta Quemar la Naves kolektibo eszenikoetan sorkuntza eta interpretazio lanak partekatu ditu. MEMORIA haren bakarkako lehen lana da. 2022ko urrian estreinatu zen Bilboko BAD jaialdian eta ordutik biran dabil Euskal Herriko zein kanpoko hainbat jaialdi eta antzokitatik.

Teaserra

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
sábado, 23 marzo
18:00
Baratza Aretoa
2024-03-23 18:00 2024-03-23 22:00 Europe/Andorra ZURRUNBILO larunbata 20tan «Memoria» Itziar Manero + 18tan Oier Guillan eta Ander Lipusen aurkezpenak Martxoak 23a larunbatean programa bikoitza izango da Baratza aretoan: 18tan Oier Guillanek EHAZEren (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) https://www.ganbila.eus/ webgune berria aurkeztuko du. Ander Lipusek «Antzerkiaren labirintoan» liburua aurkeztuko du. 20tan Memoria Itziar Maneroren eskutik (sarrerarekin) MEMORIA oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten memoria erregistratzeko saiakera bat. Denboraren eta gaixotasunaren aurkako partida bat. Ahaztearen aurkako erlojupeko bat. […] Baratza Aretoa Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas