ZURRUNBILO: «IGARO» Maren Basterretxea + «URAREN OLDEA» Peru Galbete
IGARO: Maren Basterretxea
SINOPSIA
Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat. Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa. Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek. Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea.
FITXA
Antzezlea eta gidoia: Maren Basterretxea
Zuzendari laguntzailea: Estitxu Zaldua
Txotxongilo egilea: Valentina Raposo
Argiztapena: Ion Chavez
Jantziteria: Nerea Rodriguez
Afixa: Maider Alday
Teaser eta argazkiak: Goreti Serrano
URAREN OLDEA: Peru Galbete
SINOPSIA
Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal.
Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia.
Uraren Oldea zuzeneko sentikari musikal-bisual bat da, familiako diapositiba zahar batzuk oinarri dituena. Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten 1997an, eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen bezala. Zinema hedatuaren baitan koka dezakegun pieza honek memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.