ZURRUNBILO igandea 19tan «Artxibo biluzia» Metrokoadrokaren eskutik

Martxoak 24a 19tan Baratza Aretoan

Artxibo biluzia. Konferentzia performatiboa & antzerkia Metrokoadrokaren eskutik 

Metrokoadrokako ARTXIBO BILUZIAK itxiko du Zurrunbiloko aurreko edizioan dokumentazio tailerrarekin hasitako zirkulua.

SINOPSIA

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.

Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, Javier Barandiaranek eta Intza Alkain, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Artxibo biluzia I. joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker Metrokoadroka kolektiboa sortu duen proiektua da

Proiektuaren webgunea

METROKOADROKA

Metrokoadroka sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteria/Oreretako artista sare batek sortu genuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat. Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako EHunTZE sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen laborategiak, mikroerrezitaldiak, “21 aulki” arte zikloa…).

Arte eszenikoei dagokionez, performancea, interdiziplinitatea, poesia fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean, hala pieza eszenikoetan nola fomazioetan. Hauek izan dira gure azken lanak: Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2022), Bidaide (2021), Andrezaharraren manifestua (2020), Txolarte (2020), Aldarri (2019), Zauri Bolodia (2019), Hugo, nor dada Emmy? (2019), Zanbuia! (2018) eta Miss Karaoke (2017)

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
domingo, 24 marzo
19:00
Baratza Aretoa
2024-03-24 19:00 2024-03-24 21:00 Europe/Andorra ZURRUNBILO igandea 19tan «Artxibo biluzia» Metrokoadrokaren eskutik Martxoak 24a 19tan Baratza Aretoan Artxibo biluzia. Konferentzia performatiboa & antzerkia Metrokoadrokaren eskutik  Metrokoadrokako ARTXIBO BILUZIAK itxiko du Zurrunbiloko aurreko edizioan dokumentazio tailerrarekin hasitako zirkulua. SINOPSIA Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik […] Baratza Aretoa Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas