ZURRUNBILO asteazkena 19tan «Ogiak hizketan baleki» Josune Velez de Mendizabal Mamiak kolektiboa (EHUn))

Martxoaren 20an 19:00etan, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian

Ogiak hizketan baleki, Josune Velez Mendizabal, Mamiak kolektiboa

1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru,
hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi, ogibidez okina,
exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, zer? Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.500 soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote? Fake news bat izan zen agian?

Egitasmo honek kazetaritza, antzerkia, performance-a eta teknologia berriak konbinatzen ditu. Erabilitako tresna kazetaritza performatikoa da. Zer da hori? Bada, hauxe: ikerketa kazetaritza eta arte
eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala. Orain arte, erreminta eszeniko hau Euskal Herrian
erabili den lehen aldia, baita Europan ere. Kazetaritza performatikoa 2018an sortu zen Argentinan,
Anfibia agerkari digital feministaren eskutik. Ordutik aurrera ibilbide oparoa izan du, bai Argentinan,
baita Kolonbian ere.

 

Mamiak kolektiboa 2021ean sortua da, pandemiaren erdian, Gasteizko Oihaneder Euskararen etxeak
Arabako sortzaileon topaguneak sustatzeko deitutako TopAraba izeneko eztabaiden harira. Diziplina desberdineko elkargune bezala planteatuta dago. Bertan bildutakook esperientzia dezente dugu atzean. Nork bere aldetik, nork bere eremutik. Lehendabiziko aldia da batera jotzen dugula.

 

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
miércoles, 20 marzo
19:00
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia
2024-03-20 19:00 2024-03-20 19:00 Europe/Andorra ZURRUNBILO asteazkena 19tan «Ogiak hizketan baleki» Josune Velez de Mendizabal Mamiak kolektiboa (EHUn)) Martxoaren 20an 19:00etan, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian Ogiak hizketan baleki, Josune Velez Mendizabal, Mamiak kolektiboa 1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore […] Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloia Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas