Zurrunbilo 2022: Kamikaze Gaua

sorkuntza kamikazea izango da edo ez da izango

sorkuntza jolas bat izango da edo ez da izango

sorkuntza noraezean kulunkatzen gaituen

esperimentua izango da edo ez da izango

 

KAMIKAZE GAUA

  • 4 artista edo artista taldeek osatuko dute
  • Artistek dekalogo batean oinarritutako 20 minutiko 4 pieza aurkeztuko dituzte
  • Pieza bakoitza planeta ezberdin batean sortu da
  • Publikoa kurisitateak jota hurbilduko da
  • Paraleloki Ikusle Klub batean, publikoak ikusteko estrategiak hankaz gora jarriko ditu

 

PIEZAK

“KAMIKAZE Itzulpen akatsa izan zen”

Amaia Irazabal

«Bale, (kaka) nola esango dut hau (Kaka)

Urte hau ez zait hain ona atera (Kaka)

(Kaka urte hau) (kaka)

Hah, bai, Kamikaze madarikatu bat naiz, crashin’ into everything»

«Na-na-na-na-na, na-na, na-na-na, na-na-na

Na-na-na-na-na, na-na, na-na-na, na-na-na»

«Dena izeto zen ona, patosona. Itie bai, hala da.»

Adibidez.

 

“Xand and Du”

Izaskun Lapaza, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Xandra Gutierrez

 Olivia Newton-Johnek, hil baino aste batzuk lehenago, Kamikaze pieza honetako sortzaileei, Xanaduko paradisua ezagutarazi zien: errekatsoen distira zuten lorategiak, emakume bat, izpiritu batenganako maitasunez intzirika. Antzinako leku oparo horretatik hiru irudi sortzen dira, sekreturen bat ezkutatzen duten edo, besterik gabe, despistatu gaituzten jakiteko astintzen saiatzen garenak.

 

 «Ez mundu berria»

Jone Bengoa eta Gontzal Uribe

Zenbat iraun dezake munduaren amaierak? kexkatuta al gaude? edo gaindituta? agian ohitu gara? edo aspertu? edo agian azkenik gustilloa hartu diogu?  2098. urtea, Vitoria/Greenplace. Ametsgaiztoa bete da: errealitate txikitu, goibel eta faxista baten menpe bizi gara. Ausartuko al zinateke gizarte hobeago batekin amestera?  Zer egingo zenuke zure ametsa betetzeko?

 

“Kontakatilu”

Paula Martin Unai Gorri, Maider Lasa

Erridikuloak forma balu, lastozko bola arrosa erraldoi bat izango litzateke? Gazte hauen janzkeraren forma? Gozamen sentsazioarena?
Edozer eta edonola egin ahal dute, agian askatasun forma? Inpultsoa jarraitzea eta azalaraztea. Ez ulertua izateak ematen digun indarrak, ze forma du horrek? Ausardia erridikulua ahal da? Jolas partekatua, jolas erridikulo partekatua. Jolas bat, bi jolas edo hiru edo lau

 

OIER GUILLANEN TESTUA: BARATZA Oier Guillan

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
sábado, 24 septiembre
20:00
Baratza Aretoa
2022-09-24 20:00 2022-09-24 21:00 Europe/Andorra Zurrunbilo 2022: Kamikaze Gaua sorkuntza kamikazea izango da edo ez da izango sorkuntza jolas bat izango da edo ez da izango sorkuntza noraezean kulunkatzen gaituen esperimentua izango da edo ez da izango   KAMIKAZE GAUA 4 artista edo artista taldeek osatuko dute Artistek dekalogo batean oinarritutako 20 minutiko 4 pieza aurkeztuko dituzte Pieza bakoitza planeta ezberdin batean sortu da […] Baratza Aretoa Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas