EUSKAL ARTE ESZENIKOEN TOPAKETA BIRTUALA (Zurrunbilo jaialdia)

EUSKAL ARTE ESZENIKOEN LENGOAIAK ETA HIZKUNTZAK: Euskal konpainien lan egiteko moduak eta haien oihartzunak gizartean

Konfinamendu bat bizitzea tokatu zaigu eta honen ondorioz kulturan sekulako hutsunea sortu da. Zurrunbilo jaialdia atzeratzea erabaki dugu eta Azaroan izango da.

Baina TOPAKETA PROFESIONALA aurrera eramatea erabaki dugu formatu berriak frogatzeko asmoz. Beraz Apirilaren 4an….

TOPAKETA BIRTUALA in da cloud

Apirilaren 4ean gurekin egon behar ziren hizlari batzuk hodei birtualean egongo dira bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak konpartituz. Gure sare sozialetatik mugituko ditugu beraz oraindik ez daduzu egin harpidetu zaitez gure sare sozialetara

 

KLIKATU IKONOAN ETA JARRAI IEZAGUZU!

 

@baratzaaretoa

 

 


TOPAKETA BIRTUALA 2.0

 

APIRILAK 4 larunbata 12:30-14:00 TOPAKETA BIRTUALA 2.0

Skype bitartez

 

Askoren interesa jaso dugu beraz, euskal arte eszenikoen sortzaile, kudeatzaile, kritikari, teknikari, programatzaile edota mailtaleen topaketa birtuala antonaltu dugu in da cloud.

Lengoaiak eta Hizkuntzak lelopean eta Skype jendetsu baten bitartez, arte eszenikoen munduan mugitzen garenon artean solasaldi bat egingo dugu. Xedea, norberaren eta gizartearen egoerari buruz hausnartzea da. Baratza Aretoko kideok moderatuko dugu eztabaiba hau eta hainbat galdera botako ditugu. Edozein burutapen ongietorria izango da, betiere, gaiaren haria jarraitzen badu.

 

Zein da euskal arte eszenikoen panorama?

Ba al dakigu zein den kulturaren garrantzia/erabilgarritasuna/beharrizana?

Zer eta nolakoak dira euskal sorkuntzak?

Euskal antzerkia bermatua eta babestua dagoela esango zenuke? 

Zer somatzen duzu faltan euskarazko antzerki munduan?

 

Horrelako galderek abiatuko dute mahai inguru birtuala eta zure partaidetza ezinbestekoa da.

PARTE HARTU NAHI BADUZU idatz ezazu email bat inf@salabaratza.com helbidera.

Zure izena, kontaktua eta Skype erabiltzailea behrako dugu.

 

IGO ZAITEZ ZURRUNBILO FUTURISTA HONETARA!

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
sábado, 04 abril
12:00
online
2020-04-04 12:00 2020-04-04 18:00 Europe/Andorra EUSKAL ARTE ESZENIKOEN TOPAKETA BIRTUALA (Zurrunbilo jaialdia) Euskal arte eszenikoen profesional, sortzaileen eta publikoaren egun osoko topaketa online Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas