BERTAKO FEST Otsailak 25 febrero: POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA, Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarteren eskutik.

Bertako Fest jaialdia igande eguerdian jarraituko du hurrengo ikuskizunarekin:

ORDU ALDAKETA! 13:30TAN IZANGO DA

13:30tan Baratza aretoan 

POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarte

Berrogeita bost minutuko emanaldi bat da, hitza eta soinua uztartzen dituena. Danelek testu bat irakurtzen du, hiru zatitan banatzen dena, eta irakurketan bertan zein etenaldietan Mirenek soinu-giroak sortzen ditu, eta kantuak jotzen. Hitzek eta musikak batasun bat osatzen dute.

Testuaren abiapuntua «etorkizuna» izan zen —Loraldia jaialdiak testua bat idazteko
eskatu zion Daneleri 2023an etorkizunaz, etorkizunetik, etorkizunerantz—. Beste hainbat ngai ere agertzen dira bertan: dolua, dantza, popperra, afterra, irudimena, lagunak.

Testua idazteko orduan erreferente garrantzitsuak izan dira Bollurria egitasmoa, Baiucaren «Mangueiro» abestia eta honako liburu hauek: José Esteban Muñozen Utopía queer, Sonía Fernández Pan-en Edit eta Leo Feliperen Historia universal del after. Giroa eta soinua sortzeko orduan, bestalde, inspirazio-iturriak izan dira regetoia, musika elektronikoa eta boleroa.

                          

Korrika kulturalarekin elkarlanean egindako ikuskizuna

COMPRA AQUI TUS TICKETS
¡no esperes más!
domingo, 25 febrero
13:30
Baratza Aretoa
2024-02-25 13:30 2024-02-25 14:30 Europe/Andorra BERTAKO FEST Otsailak 25 febrero: POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA, Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarteren eskutik. Bertako Fest jaialdia igande eguerdian jarraituko du hurrengo ikuskizunarekin: ORDU ALDAKETA! 13:30TAN IZANGO DA 13:30tan Baratza aretoan  POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarte Berrogeita bost minutuko emanaldi bat da, hitza eta soinua uztartzen dituena. Danelek testu bat irakurtzen du, hiru zatitan banatzen dena, eta irakurketan bertan zein etenaldietan Mirenek soinu-giroak sortzen ditu, eta […] Baratza Aretoa Sala BARATZA Aretoa
Las reservas para este evento estan cerradas