
Scratxe 19 deialdia
Scratxe #19 deialdia
Arroxbola Sormen kolektiboak Baratza Aretoarekin eta Teatro Pradillorekin batera SCRATXE, prozesu amaitugabeen Gau-etan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Gasteizko Baratza Arteoan izango da, 2025ko IRAILAREN 19, 20 eta 21ean.
Edozein zalantza izanez gero idatzi scratxe@gmail.com helbidera
Proposamenak jasotzeko AZKEN EGUNA ekainaren 30
Artista BILA gabiltza: sortzaileak, interpreteak, zuzendariak, performerrak, antzer ki konpainiak, koreografoak, musikariak, dantzariak… sortze prozesuan dauden proiektu performatiboak aurkeztu nahi dituzten artistak, hain zuzen.
Publikoaren aurrean ideia berriak FROGATZEKO aukera paregabea da, sorkuntza zaharrak berreskuratzeko momentua edota ohiko formatu eta lekuetan erakus teko zailak diren ez-ohiko proposamenak aurkezteko lekua.
Gainera, erakusketa ondoren egingo den TOPAKETAN era informal batean, zure lana publikoarekin zein beste artistekin eztabaidatzeko eta aztertzeko aukera izango duzu.
Esperimentu artistikoak, prozesuak, garapenean dagoen materiala “funtziona dezaketen ideia bitxiak”.
Arraroa, magikoa, ustekabekoa
2025ko PROGRAMA
- 19 OSTIRALA 20:00 Scratxe #18an aukeraturiko obraren erakusketa.
- 20 LARUNBATA 20:00 Scratxe #19 Gaua prozesuen erakusketa ekitaldia
- 21 IGANDEA (goizez) Artista gonbidatuarekin tailerra
Jarraian, irakur itzazu oinarriak arretaz.
Oinarriak
- Proposamenek ezin dute gutxienez 15 eta gehienez 25 minutu iraungo dute
- Behar teknikoak xumeak izan behar dira
- Proposamen estiloa eta formatua libreak dira, beti ere ARTE BIZIEN mugen ba rruan sartzen direlarik. Proiektuak haien kalitate eta sormenagatik baloratuko dira.
- Antolakuntzak espazioa prestatuko du eta piezaren muntaian eta ejekuzioan laguntza eskainikodu. Eszenografia, objetuak eta behar tekniko bereziak artista ren ardura izango dira.
- 5 edo 6 artista/konpainia ezberdinek espazio eszeniko berdina partekatuko dute. Bi piezen arteko aldaketa, gehienez, 10 minutukoa izango da.
- Muntaia eta froga egiteko denbora gutxienez ordu 1ekoa eta gehienez 2 or dukoa izango da.
- Antolakuntzak 300€ eta Gasteiztik kanpo datozenei lo egiteko lekua eta bi daiak ordaintzeko diru minimo bat emango zaie. Diru hau, artista guztien arabera baloratuko da. Gauaren egunean bazkari bat antolatuko dugu artistekin.
- Konpainia bat hautatuko da 2026ko irailean Scratxe #20 edizioan bere pieza amaitua erakusteko (Katxea artistarekin adostuko da). Gainera, aretoak espazio/ denbora bat eskainiko du (Scratxe egoitza) artistak bere lana garatzen jarrai dezan.
- Beste konpainia/artista batek 1200 euroko egoitza ordaindua jasoko du Madrilgo Pradillo antzokian 2026an.
- Igande goizean, hilak 21, prozesu-tailer bat eskainiko da artista gonbidatu batekin.
- Artistek Fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.
- Scratxen asteburu osoan parte hartuko da, ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte, eta ostatua ostiral eta larunbat gauean egongo da estalita, programara bertaratzen dela bermatzeko.
- Amaitutako piezak edota Scratxe gaua baino lehenado estreinua aurreikus ten duten piezak ez dira kontuan hartuko.
- Scratxe gauak asteburu osoko programa da eta bertan egotea eskatuko da artista aukeratuei. Hortzaz, bertaratzea bermatzeko ostiraleko zein larunbateko ostatua eskainiko da.
- Antolakuntzak uztailaren lehen hamabostaldian komunikatuko du aukeraturiko proposamenak
- Deialdian sartzeko, artistek/konpainiek link honetan aurki dezakezun google formulario bat bete beharko dute.