Baratza Aretoak egonaldi artistiko bat eskaintzeko deialdia ireki du

Xedeak

Deialdi honen helburua prozesuan edo aurre-ekoizpen fasean dagoen proposamen eszeniko bati SORKUNTZA EGONALDI BAT ematea da. Egoitzak barne hartzen du Baratzako instalazioetan egokitutako lan-espazio bat lagatzea aste bat edo bi bitarteko epean, eta laguntza ekonomikoa (faktura bitartez) ordaintzea. Arabako lurraldetik kanpoko konpainia edo artistaren baten proposamena aukeratuz gero, ostatua eskaini ahal izango da ere.

Gainera, egonaldi horretan, beharrezkoa izanez gero, 2 laguntza-saio egingo dira aretora atxikituta dagoen profesional batekin, arte-gaietan (aktoreen entrenamendua, dantza eta koreografia, eszenen zuzendaritza eta dramaturgia) edo kudeaketan (banaketa, administrazioa eta komunikazioa).

Laguntza ekonomikoa 750 €-koa da (+zergak), eta faktura bidez ordainduko da. Pertsona fisikoa bada, zenbateko horri dagokion PFEZaren atxikipena deskontatu beharko zaio. Laguntza hau, 2026ean Vital Fundazioak emandako babesari esker posible da. Egonaldiaren data zehatzak espazioarekin hitzartuko dira, baina 2026eko abenduaren 21a eta 2027ko otsailaren 22a bitartean gertatu beharko lirateke.

Baldintzak

Deialdi honetara aurkezten diren proposamenek prozesuan egon beharko dute, edo luzatu eta hobetzeko bidean, hau da, ez dira kontuan hartuko amaitutako eta estreinatutako piezak eta soilik entsegu-espazioa behar dutenek. Horrelako eskaeretarako, Baratzara idaztera animatzen zaituztegu eta lagapen edo lankidetza aukerak bilatzera, sektorearen zerbitzura dagoen sorkuntza gune bat gara eta sortzaileei lagundu nahi diegu.

Aurkeztutako proposamenek konpromisoa hartzen dute Baratzan eskuragarri dagoena baino ordezkaritza-espazio handiagoa ez eskatzeko (80m2ko azalera eta 2,70m-ko altuera). Ez dugu egoitza teknikorik ematen, non rider tekniko bat behar den argiztapen-diseinuetan lan egiteko. Hala ere, Baratzak soinu-ekipoa eskaintzen du.

2026ean beste egonaldi batzuetan hainbat antzerki-proiektu babestu direnez, deialdi honetan lehentasuna emango zaie dantza garaikidearekin eta lengoaia eszeniko berriekin lotutako proposamenei. Izaera berritzailea, esperientzia eszeniko ezberdina edota proposamenean ikerketa-eduki handia izatea positiboki baloratuko da.

Baratza Aretoaren gainerako jarduerekin bezala, proposamenetan positiboki baloratzen dira genero eta aniztasun gaiak jorratzea eta euskararen erabilera.

Aurkeztutako proposamenetan positiboki baloratuko da sortzailea edo zuzendariaren curriculuma, baina ez da ezinbesteko baldintza beste egoitza batzuk, sariak eta aipamenak aurkeztea. Egoitza honen eta Baratzaren helburua, hain zuzen ere, sortzaile berriei eta sortzen ari diren proiektuei laguntza ematea da.

Baratzatik publikoekiko bitartekaritza-lana azpimarratzen dugu. Horregatik, baloratuko da proposamenek muestra/hitzaldi bat duten, Baratzako erabiltzaileei/publikoari egoitzaren amaieran materiala edo prozesua irekitzeko aukera emango duena.

Aurkeztu beharreko materiala

Proiektu bakoitzak info@salabaratza.com-era bidaliko dira honako informazioarekin: GALDETEGIA

Zalantzarik edota informazio gehiago behar izanez gero info@salabaratza.com helbidera idatzi ahal duzue.

Informazio hau bidaltzeko azken eguna 2026ko urriaren 25a da, gaueko 23:55etan.

Ebazpena 2026ko azaroaren 16tik aurrera emailez jakinariziko da, bai aukeratutako zein baztertutakoei.