Maitasuna egiten bere itzalen azpian / نصنع الحب تحت ظلالهم
Bi emakume marroik, ikusleen aurrean, oroitzen duten zaintza-keinurik intimoena itzultzen diote elkarri: umetan konketan bainua hartzen, ikutua izateak ez zuela zertan minik eman ikasi zutena. Gorputz arrazializatuen arteko samurtasun erradikalari buruzko pieza, eta afektu horrek, luzatzen denean, begiratzen duenarengan pizten duen deserosotasunari buruzkoa. Piezak ez du fenomeno hori azaltzen: aktibatu egiten du, gertatzen uzten du eta gero galdetu egiten du.
RRSS: @jueimit.ennar