Zurrunbilok kamikazea sortzera gonbidatzen zaitu…

Hemen oinarriak eta informazio guztia… anima zaitez

SORKUNTZA KAMIKAZEA
Zurrunbilo jaialdia 2022
Pieza bakoitzak gehienez 20minutuko iraupena izango du
Piezan askotariko lengoia artistikoek lekua daukate eta euskaraz izango da
Sorkuntza dekalogo batean oinarrituko da. Dekalogo horrek guztiontzako arauak ezarriko
ditu, hau da, artista edo talde guztiek arau horietan oinarrituz sortuko dute
Proposamenak teknikoki errazak izango dira (proiekziorik gabe, oinarrizko argiztapenarekin)
Artista/konpainia bakoitzak gutxienez ordubete eta gehienez bi ordu izango ditu antzezpenaren
egunean bertan egiaztapen teknikoak eta muntaketa egiteko.
Piezek espazio eszeniko bera eta baliabideak partekatuko dituzte, eta piezen arteko aldaketak
gehienez 10 minututan egin ahal izango dira
Artista edota talde bakoitzak 500€ko sorkuntza beka eta Baratza aretoan aste bateko
egonaldia (behar izanez gero) jasoko du. Egonaldiak aretoaren erabilgarritasunera egokituko
dira.
3-5 proposamen aukeratuko dira
pieza guztiak 2022ko Zurrunbilo jaialdian aurkeztuko dira Irailak 24ean Baratza Aretoan
eta caché txiki bat ordainduko zaie
OINARRIAK
NOLA AURKEZTU
1.- Artista edo konpainia bakoitzak motibazio eskutitz bat bidaliko du (pdf formatuan
eta orrialde bat gehienez). Bertan, norberaren lengoaia artistikotik abiatuz,
zein den deialdi honetara aurkezteko motibazioa eta zein erronakak planteatzen
dituen azalduko du. Motibazio eskutitzaren originaltasuna baloratuko da.
2.- Bidezkoa ikusiz gero, proposamena lagundu ahal duen material grafikoa bidali
dezake (gehienez 3 irudi edota bideo bat)
3.- Artista bakoitzaren CV-a edo konpainiaren ibildidea
Informazio guztia: info@salabaratza.com helbidera bidali ekainaren 20-a baino
lehenago
Ekainaren 23an astean aukeratuekin harremanean jarriko gara.
Aukeztutako artistek edo konpainiek fakturatzeko gaitasuna izan behar dute
1 Pieza beherago agertzen den testuan oinarritu edo abiatuko da
2 Piezaren objektu guztiak, atrezzoa, eszenografia eta jantziak
aurkituak edo birziklatuak izango dira.
3 Odol zorrotada bat agertu behar da.
4 Ustekabeko agerpen bat.
5 Kolore berdea.
6 90eko hamarkadako pop kantu baten koreografia
7 Metamorfosi bat
8 Desoreka txiki bat
9 Norabide aldaketa fisikoa edota metafisikoa
10 Testuaren eta arauen interpretazioa librea da.
DEKALOGO KAMIKAZEA
sorkuntza kamikazea izango da edo ez da izango
sorkuntza jolas bat izango da edo ez da izango
sorkuntza noraezean kulunkatzen gaituen
esperimentua izango da edo ez da izango
TESTUA
by Oier Guillan
Bai, bai eta bai (manifestu erratua)
BAI,
hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:
Jainkoa
unibertsoa
autolaguntza liburuak
lehendakariak
guruak eta
guruak salatzen dituzten guruak
ez dira fidatzekoak
besteentzat plan bat eduki arren
edo
hain zuzen ere
besteentzat plan bat daukatelako
ez dira
ez
di
ra
fidatzekoak
besteentzat erantzunak eduki arren
edo, hain zuzen ere,
besteentzat erantzunak dauzkatelako
ez dira ez, fidatzekoak
agian
bizitzan
harridura sortzen duen
bakarra
hilkortasun erreal batek mehatxatutako
pertsona errealen arteko
elkartasun inperfektua
da
BAI,
hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:
Elvira By poeta handiak idatzi zuen bezala: Girio pabula beringa es. Inio
ba eskila bomba. Sakulu beringa zulunka bes.
“Ez dira fidatzekoak” esan eta posea salatuko dizute.
Nola dakidan hori, nikzuknik? Ni geu ere ez zarelako fidatzekoa.
Bada “pailazo” deitzen zaituenik min eman nahian,
edo “maskara” leporatu,
edo “bufoia” zarela aurpegiratu.
Arrazoi osoz, esango duzukguk.
Izan ere, nikzuk uko egiten baitiogu arrazoia izateari.
Bufoiak konkorrak ereiten ditu abaila galdu duten hitzetan.
Posea salatuko dizute, eta zuknik diozu: bai, bai eta bai!
Pose absolutua aldarrikatzen dutguk,
garaian garaiko zauria norberaren azalean agerian uzten duelako horrek.
Norbera ebidentzian utziz, patetikoa izanez,
desprestigioaren zirtoa garatzen da,
agian egungo (gaurko, alegia, atzoko) arterik probokatzaileena dena: erridikuloa.
Mina Loyk idatzi zuen bezala: Eragotelibakomeligasbe ikilia go.
Horregatik, akaso, maskara salatuko dizute, eta gukzuk diozu: bai, bai eta bai!
maskara janzten dut, maskara delako egia ezinezkoa azaleratzeko modu bat.
Eta hori ulertu ez duenak ez du ezer ulertu. Zorionez.
Emmy Hennings-ek zioen bezala: Akuluberiga, salanduziztika be.
Eta gainera, hau guzti hau aldarrikatuta oker gaude,
erratu gara,
hori bera delako bufoiaren funtsa,
errorea arrazoiari gailentzea,
pasioa motor bilakatzea eta ez estetika.
Hain da zaila hori ulertzen, antza.
Edo hain da intelektualitateen kanonean onartezina.
Probokaziorik handiena zuek ere maitatzea delako, ai!,
madarikatuak, ulujenbeak, postenpatikoak,
konkor -halaber intelektualen- ostikotzaileak:
ez dagoelako norbera ederra kultua inteligentea kritikoa dela pentsatzea
baino itsustasun ederragorik,
maiteak, o maiteak!
Maskara salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!
Posea salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!
Bufoia salatzen badidazue nik diot: bai, o bai!
Erridikuloari diozuen beldurra delako
nire edo zure edo haren edo akaso gure (inoren?)
indarra.
ETA BAI,
hala da, edo hala dela diot, edo hala dela diotzuknik, edo hala dela diotzuknikguk:
Aske izango zara baldin eta
askatasunaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,
demokrazian biziko zara baldin eta
demokraziaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,
berdintasunean biziko zara baldin eta
berdintasunaren definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,
bakean biziko zara baldin eta
bakearen definizioa zalantzan jartzen ez baduzu,
artista izango zara baldin eta
artearen definizioa zalantzan jartzen ez baduzu.
Inurria senti zaitezke txorientzako kaiola batean,
barroteetan graffiti minimoak idazten:
“Inor ez da aske
aske izatea erabakitzen duen arte”, adibidez.

EGONALDI ARTISTIKOAK

Abierto plazo…