19:00 Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Jorge Moneo Kintana
(Gasteiz, 1988)
“Panpin batzuk”
Txontxongilo erakusketa. Otsailaren 10etik Martxoaren 15era
Duela 6 urte inguru txontxongilo hauek egin genituen elkarrekin eta ordutik ez dugu beraiekin ezer egin. Saltzen saiatu ginen, eskerrak inork ez zituela erosi orain gure altxorrak bezala ikusten ditugu. Etxe ezeberdinetako kutxa berdinean egon dira gordetak, behintzat hautsik ez dute hartu. Barrutik ohiuka egongo balira bezala beti izan dugu biziarazteko gogo itzela baina beste gauzetan aritu gara eta kutxan jarraitu izan dute. Orain ateratzearekin batera gure mudutik sortutako aurpegi eta pertsonai horiek konpartitu nahi dugu, besterik ez.
20:00 Nisune (Josune Vélez de Mendizabal)
“Oingoan Bai”
Antzerkia prozesuan (euskeraz)
Dantzari edo nazioarteko kantari izan nahi zuen, kantariek eta abeslariek bidaiatu egin ohi dutelako, autoek Alemanianiko autoerrepideetan bezala, noizean behin kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala… Gertru denbora larregi egon da zain eta azkenik bai, bere burutik haratago doan bidaia egingo du oingoan.
“Oingoan bai!” Nisuneren lehendabiziko lana da eta 2016an sortze prozesuanren parte txiki bat Zurrunbilo jaialdian estreinatu zen. Hemen erakustiko dena orain arteko ikerketaren lagin txiki bat baino ez da izango. Zerk eragiten dio Gertruri behingoz bere burutik haratago bidaia egitea? Zein du alde egiteko arrazoia? Kanpai hotsek atentzioa eman diote, errepika, danga, danga … irratia piztu eta orduan sentitu du kolperik handiena.
21:00 Jaione Olabe
“Jaio Kantaktriz”
Musika
Gelditu.. Arnasa hartu. Barrura begiratu. Behatu eta onartu tristura guzti hau, kudeatzen saiatu. Pentsamenduak sentimenduak abestietan islatu. Barrenak astindu. Inguratzen nauen mundua eraldatu nire burua eraldatuz. Nire burua ezagutzea eta entzutea ardatz, kanpoan zerk lagun dezakeen barruan bilatu. Bidea hasi, nire bidea, jarraitu, zein den argi izan gabe, gidatuko nauen bizitzaz fdo.