ANTZERKIA
Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin
ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko
dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.