ANTZERKIA
Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existentziaren azken unearen bila dabil. Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakardadeari omenaldia egin dion estatua baten gisara.Gizon desesperatuak zuhaitz bakarti hartan
aurkitzen du bere burua zintzilikatzeko leku aproposa; ez du ez arrosarik, ez hostorik … ez da
heriotzarik loratuko. Gizonak bere bizia emango du hiltzeko; eta zuhaitza bere gelditasunetik
aterako da, gizonak bizitzen jarrai dezan.
Urruneko ekaitz baten soinuak sehaska-kanta japoniarrekin nahasten dira, eta tximista bat
agertuko da, istorioaren bilakaera irauliko duena.
[su_lightbox src=»https://www.servientradas.com/espectaculo/SALABARATZA/2/zurrunbilo-hiroshima-zuhaitza-et-karramarro.html»][su_button] EROSI SARRERAK [/su_button][/su_lightbox]