TOPAKETA: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik”
Aurtengo gaia “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” izango da. Aurreko urteko ildoari jarraituz, eta EHAZErekin Bidenteak gara libuaren harira egindako kolaborazioa sendotzeko asmoz, aurten etorkizunari begira jarriko gara, horretarako orainaldian begia jarriz. Topaketan, alde batetik, belaunaldi berriei ahotsa eman nahi diegu. Haien ekarpenak denon gogoetarako adierazgarriak izan daitezkeelakoan, hausnarketa lan bat gidatzera gonbidatuko ditugu, goizean egingo den formatu ez ohikoko mahainguru baten bitartez. Begirada etorkizunera bideratzen badugu, ekidinezina da digitalizazioak gizartean eta arte eszenikoetan duen eragin handia aztertzea. Horregatik, arratsaldean gai honen inguruko mahainguru bat prestatuko dugu, tresna berrien bide berriak aztertzeko xedez.Topaketaren betiko helburua elkar ikustearena, hausnartzearena eta ezagutzak, kezkak eta ideiak partekatzearena izan da. Zentzu horretan, aurtengo edizioan sarea sendontzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.
GOIZA(10:30-14:00)
10:30 Harrera. Heltzeko eta elkar ikusteko denbora.
11:00 EZOHIKO MAHAINGURUA
Mahia eta ingurua: Konponbide ezberdinen bila, mahai baten bueltan gai polemikoak perspektiba ezberdinetatik iruditkatzeko espazioa.
Utopia praktiko baten bila, mahai azpitik gaineratu beharrekoak imaginatzera gonbidatzen zaitugu. Hau da, lanera.
Zeintzuk dira euskal arte eszeniko garaikidearen helmuga desiragarriak?
Galdera honi erantzuna emateko moduan bazaudete, etorri.
Galdera honen inguruko erantzun ezberdinak entzuteko prest bazaudete, etorri, mesedez.
Gai honi buruz ideiarik ez daukazula uste baduzu, etorri, arren.
Guri bezala, temazo honek katxonda jartzen bazaitu, joder, hau da zure mahingurua.
ARRATSALDEA (16:00-18:30)
“Arte Eszenikoak eta digitalizazioa.” (ATX Teatroak bideratua)
Digitalizazioa arte eszenikoetan: forman eta edukietan. Eraldaketa digitala arte eszenikoetara iritsi da, muntaiak aberasteko eta ikuslego globaletara zabaltzeko asmoz. Esperientzia eta adibide ezberdinen bidez, digitalizazioari buruzko hausnarketan sakontzera gonbidatzen zaituztegu.
Digitalizazioaz ari garenan, zertaz ari gara? Digitalizazioak aukera berriak irekitzen dizkigu? Prest al daude gure konpainiak digitalizazio horri eusteko? Aretoetara ikusle berriak joatera animatzen ditugunean, ohiko jardunbideetatik haratago dagoen esperientzia bat proposatzea ezinbestekoa da?
SARRERA: DOAN
PLAZA MUGATUAK