Loa loa, lagun
Loa loa, laguna diziplina anitzeko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera.
Zazpi kantaren bertsioak egin dira eta disko bat osatu. Kantei lotutako bideoklipak ere egin dira eta zuzeneko ekitaldian proiektatuko dira kantaldiarekin batera.
“…errekara ni noiala
topa neban mingain bat
kendu neutzan ezpain bat
ipini neutzan beste bat…”
Ditugun imaginario kolektiboen transformazio bat eskaintzen duen esperientzia hau gozatu nahi?