Urriaren 17-25 bitartean TZAN TZAN FEST Dantza jaialdia izango dugu Barrundian eta Baratza aretoan. Aurten 11 urte bete ditu Jaialdiak!! Etorri gurekin ospatzera eta dantza babestera!!

Ostiralean eta azken urtetan ohitura denez, Barrundian hasiko da 20tan, Ozetako frontoian. Programazio honetarako sarrera librea da.

20tan hiru pieza izango ditugu: Trembling Frequencies Helena Wihllhelmsson, Pack-Back Marilisa Gallichio, Velaquich amorch! Colectivo D´elas

Dantza jaialdiko programazoiarekin jarraituko dugu eta larunbata Baratza aretoan izango da. 18:30tan hizkeltadia egongo da “Artes eszenikoak eta egiteko erak” eta ondoren 20tan Myriam Perez Cazabonen 40.Bidegurutzea pieza izango dugu eta hau amenizatutako ardo dastaketa ere.

Igandean Baratzan ere bukatuko dugu. 19tan hasiko dira ikuskizunak: Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer Olatz de Andrés, Grietas Alba de Miguel.

Jarraian pieza guztien informazioa osoa duzue eta larunbat eta iganderako sarreren esteka.

Eskerrik asko dantza babesteagatik!

Trembling Frequencies
Helena Willhelmsson (Barrundia)

2026(e)ko urr. 23(a)
20:00h

Helena Willhelmssonen lehen soloa, mitologia, esperientzia pertsonala eta arte bisuala uztartzen dituen dantza pieza, identitateari, irrikari eta bakardadeari buruzko gogoeta poetiko batean.

Fitxa artistikoa:

Ideia originala, koreografia eta interpretazioa: Helena Wilhelmsson
Zuzendaritza eta koreografía: Jordi Vilaseca
Argazkiak: Yone Estivariz y Sara Berasaluce

Sareak: Instagram

Pack-Back
Marilisa Gallichio + Alessia Sinato (Barrundia)

2026(e)ko urr. 23(a)
20:00h

Amaitu eta berriz hasten den bidaia. Bi antzezleak begizta batean harrapatuta daude, eta jakingo dute bizitzaren pisua arindu egiten dela partekatzen direnean, eta bidaiatzeko eta bizitzeko modurik onena beren burua eramaten uztea dela, ezezagunera irekitzea.

Fitxa artistikoa

Sorkuntza eta zuzendaritza: Marilisa Gallicchio.
Zuzendaritzan eta koreografian laguntzailea: Alessia Sinato.
Interpreteak: Marilisa Gallicchio eta Alessia Sinato.
Musika: Musica originaa, “Clock”, Man in a shed, “Thule”, Travis Lake, “Que venga”, La Sra. Tomasa & BEJO.
Edizio musikala: Fernando Careaga.
Ekoizpena eta kudeaketa: Marilisa Gallicchio eta Alessia Sinato.
Banaketa: Marilisa Gallicchio eta Alessia Sinato.
Jantziak Marilisa Gallicchio eta Alessia Sinato.
Sorkuntza urtea: 2025
Kolaboratzaileak: Honorio Suárez, Sofia Barberi, Arianna Bruni.

Sareak: Instagram, web

Velaquich amorch!
Colectivo D´elas (Barrundia)

2026(e)ko urr. 23(a)
20:00h

Zuzeneko musika duen dantza garaikideko pieza honek hiperkonexioa, sare sozialen erritmo frenetikoa eta etengabe eguneratuta egoteko beharra aztertzen ditu.

TikTok bezalako plataformen estetika, abiadura eta logikatik abiatuta, D’elas Kolektiboak hiri-dantzen energia lengoaia eszeniko garaikide batera eramaten du, non mugimenduak, soinuak eta inprobisazioak esperientzia bizi eta kolektibo bat eraikitzen duten.

Pieza belaunaldien arteko kontraesan sakon batetik jaio da: sare sozialek antsietatea eta ingurune hurbilarekiko deskonexioa sor dezakete, baina aldi berean, orainaldi jarraitu batean ainguratuta mantentzen gaituzte, arreta eta berehalako erantzun egoera etengabean.

Sareak: instagram, Teaser

Denbora eta sorkuntza prozesuak
Solasaldia (Baratza Aretoa)

2026(e)ko urr. 24(a)
18:30h

Bertaratutako ikusleekin, piezak egiteko eta eraikitzeko denborak eta moduak komentatuko dira. Horretarako, arratsaldean bertan antzeztuko den 40. BIDEGURUTZEA pieza hartuko da adibidetzat. Hitzaldia irekia eta doakoa izango da eta interesa dutenek info@salabaratza.com helbidean idatzi beharko dute.

40. bidegurutzea
Myriam Perez Cazabon (Baratza Aretoa)

2026(e)ko urr. 24(a)
20:00h

Hainbat pentsamendu, ekintza eta paisaietan barrena bakardadean igarotzea aurkeztuko du. Artistak inflexio denbora bat hartzen du: non bere buruari eta inguruneari buruzko galderez betetzen den. Atzera begiratzea da, aurrera begiratu ahal izateko; edo atzera begiratzea. Egon eta egin bidean.

Fitxa artistikoa

Ideia,zuzendaritza, interpretazioa: MYRIAM PEREZ CAZABON
Soinu konposizioa: IDOIA HERNANDEZ – HATXE
Argazki instalazioa: AITZIBER ORKOLAGA
Jantzi diseinua eta errealizazioa: CLARA VIRGILI
Laguntza artistikoa eta kanpo begirada: AINARA LEGARDON, OIHANA VESGA, NAGORE LEGARRETA, BERTHA BERMÚDEZ, ADRIANA POUS
Musika ekoixpena eta soinu-teknika: IÑIGO EGIA
Argiztapena: SERGIO GARCÍA
Material grafikoa eta ikus-entzunezkoa: NAGORE LEGARRETA, KENSA PRODUKZIOAK
Ekoizpena eta banaketa: Neri(H)ari – Myriam Pérez Cazabon

*Amaitzeko, Cándido Besa Upategiak, ikuskizun hau aurkeztu edo laburbiltzen duen ardo bat aukeratuko digu eta dastatu egingo da pieza komentatzen den bitartean.

Sareak: Instagram

Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer
Olatz de Andrés (Baratza Aretoa)

2026(e)ko urr. 25(a)
19:00h

Espazio ez-konbentzionaletarako 25 minutuko pieza bat da, errepikapen ziklikoa transformazio- eta trantze-bitarteko gisa aztertzen duena. Pieza eszenan dauden hiru gorputzekin hasten da, eta keinu minimo batekin, modu sinkronizatuan errepikatuta, metronomo baten doitasuna iradokiz. Progresio iraunkor batean, dantzari bakoitzak aldaketa-ñabardura bat ematen du, eta materiala zerbait berriraino eraldatzen joaten da. Interpreteak desinkronizatu egiten dira eta aldaeren, desberdintasunen eta desbideratzeen eremu koreografiko bat zabaltzen dute, denborazkotasun hedatua sortzen dutenak.

Fitxa artistikoa

Ideia originala, koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Olatz de Andrés
Ekoizpen diseinua eta ekoizpen ejekutiboa: Natalia García Muro
Soinu espazioa: Mikel R. Nieto
Irudia: Etanowski
Zuzendaritzarako asistentzia: Robert Jackson
Banaketa: Nerea Martínez
Komunikazioa eta kudeaketa: Aintza Uriarte
MUTIS ESPAZIOAren ekoizpena, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak diruz lagundua eta Kultur Leioaren elkarlanean.

Sareak: Instagram, web

*Amaitzeko, Cándido Besa Upategiak, ikuskizun hau aurkeztu edo laburbiltzen duen ardo bat aukeratuko digu eta dastatu egingo da pieza komentatzen den bitartean.

Grietas
Alba de Miguel (Baratza Aretoa)

2026(e)ko urr. 25(a)
19:00h

Lanak benetako nortasunari, jatorriei eta sustraiei buruzko galderak aztertzen ditu, baita bizitako esperientzien inpaktua eta horien ondorioak ere. Eta Tzan Tzan Fest jaialdiaren edizio hau amaitzeko bideodantza pieza bat proiektatuko da. Abenduan Baratzan proiektatuko den bideodantza saio baten aurrerapena izango da

Fitxa artistikoa

Autoría, zuzendaritza eta interpretazioa: Alba De Miguel
Eszenografia: Alba De Miguel
Jantziak: Manuela Puch
Soinua: David D.

Sareak: instagram, Web

  • Bideo-dantza

Abenduan bideo-dantza pieza batzuk iragarriko duen bideo-dantza bat ikusteko aukera izango dugu.

*Amaitzeko, Cándido Besa Upategiak, ikuskizun hau aurkeztu edo laburbiltzen duen ardo bat aukeratuko digu eta dastatu egingo da pieza komentatzen den bitartean.