Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer
Espazio ez-konbentzionaletarako 25 minutuko pieza bat da, errepikapen ziklikoa transformazio- eta trantze-bitarteko gisa aztertzen duena. Pieza eszenan dauden hiru gorputzekin hasten da, eta keinu minimo batekin, modu sinkronizatuan errepikatuta, metronomo baten doitasuna iradokiz. Progresio iraunkor batean, dantzari bakoitzak aldaketa-ñabardura bat ematen du, eta materiala zerbait berriraino eraldatzen joaten da. Interpreteak desinkronizatu egiten dira eta aldaeren, desberdintasunen eta desbideratzeen eremu koreografiko bat zabaltzen dute, denborazkotasun hedatua sortzen dutenak.
Fitxa artistikoa
Ideia originala, koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Olatz de Andrés
Ekoizpen diseinua eta ekoizpen ejekutiboa: Natalia García Muro
Soinu espazioa: Mikel R. Nieto
Irudia: Etanowski
Zuzendaritzarako asistentzia: Robert Jackson
Banaketa: Nerea Martínez
Komunikazioa eta kudeaketa: Aintza Uriarte
MUTIS ESPAZIOAren ekoizpena, Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak diruz lagundua eta Kultur Leioaren elkarlanean.
*Amaitzeko, Cándido Besa Upategiak, ikuskizun hau aurkeztu edo laburbiltzen duen ardo bat aukeratuko digu eta dastatu egingo da pieza komentatzen den bitartean.