Scratxe #20 deialdia

Arroxbola Sormen kolektiboak Baratza Aretoarekin eta Teatro Pradillorekin batera *SCRATXE#20, prozesu amaitugabeen Gau-etan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Gasteizko Baratza Arteoan izango da, 2026ko IRAILAREN 17tik (osteguna) 2026ra (igandea) bitartean.

Edozein zalantza izanez gero idatzi scratxe@gmail.com helbidera

Proposamenak jasotzeko azken eguna EKAINAREN 30

Artista BILA gabiltza: sortzaileak, interpreteak, zuzendariak, performerrak, antzerki konpainiak, koreografoak, musikariak, dantzariak… sortze prozesuan dauden proiektu performatiboak aurkeztu nahi dituzten artistak, hain zuzen.

Publikoaren aurrean ideia berriak FROGATZEKO aukera paregabea da, sorkuntza zaharrak berreskuratzeko momentua edota ohiko formatu eta lekuetan erakusteko zailak diren ez-ohiko proposamenak aurkezteko lekua.

Gainera, erakusketa ondoren egingo den TOPAKETAN era informal batean, zure lana publikoarekin zein beste artistekin eztabaidatzeko eta aztertzeko aukera izango duzu.

Esperimentu artistikoak, prozesuak, garapenean dagoen materiala “funtziona dezaketen ideia bitxiak”.

Arraroa, magikoa, ustekabekoa, Jarraian, irakur itzazu oinarriak arretaz.

Oinarriak