Kultur kudeatzailerako lan eskaintza
Kultur kudeatzailerako lan eskaintza
Baratza Aretoa arte bizietarako zentro independente eta alternatiboa da, eta 2013tik arte bizi garaikideak sustatu eta indartzen ditu.
Baratza Gasteizko erdialdean dago. Arteen sorkuntza, ikerketa, prestakuntza, erakusketa eta bitartekaritzara zuzenduta dauden 300 metro karratu dira. Bi neba-arrebak sortutako proiektua da, Garazi López de Armentia antzezle eta dantza-sortzaileak eta Unai López de Armentia antzezle eta antzerki-sortzaileak. Hiru emakumek osatutako talde egonkorra dute alboan, eta beraiekien batera sorkuntza-baratza hau zuzentzen dute.
Baratzak sorkuntza garaikidea eta ikerketa eta berrikuntza bultzatzen ditu arteetan. Sortu zenetik, tokiko eszena babesten du, eta artista berrientzat anezka gisa balio du. Nazioarteko kontaktu eta taldearen ibilbideari esker, sare lokalak, nazionalak eta nazioartekoak sortzen ditu artista, espazio eta publikoen artean.
Horretarako, zentroak egonaldiak, klaseak, tailerrak eta programazio eszenikoa. Gainera, kulturarloko jende askorentzat topagunea da, baina baita inguruko auzoekin, Errota eta Alde Zaharra, bitartekaritza artistikoa eta lan sozio-komunitarioa egitea ere badauka xede bezala. Hori dela eta, kultura jardueraz gain, aretoak hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak eta programazio anitza hartzen ditu bere baitan.
Pertsonaren profila
Taldean lan egiteko gai den pertsona, proaktiboa eta kultur-kudeaketak motibatua dagoen norbaiten bila gaude. Proiektu artistikoak errealitate bihurtzeko ilusioarekin. Sortzailea eta zailtasunak konpontzeko gaitasuna duena. Euskadi, Estatu eta Europako kultura-sektorean oinarrizko ezagutzak dituena eta proiektu kulturalen ekoizpenean esperientziakin.
Gasteizen bizitzea, euskara mintzatua eta idatzia eta Legezkotasunari, fiskalitateari eta kontratazioari buruzko ezagutzak izatea positiboki baloratuko da.
Zereginak
- Erakunde publiko eta pribatuen hitzarmen eta dirulaguntzetarako proiektuak eta aurrekontuak idaztea, hala nola Eusko Jaurlaritza, Udala eta Arabako Aldundia, Vital Fundazioa edo beste zenbait erakunde pribatu, kultura-ministerioa, Europa sortzailea, etab.
- Aretoan egiten den jardueraren jarraipen estrategikoa egitea, jasotako dirulaguntzei dagokienez. Aurkeztutako aurrekontuen kontrola, laguntza bakoitzari dagozkion gastuak ulertzeko. Urtean zehar jakitea zer gastu egin diren eta zer geratzen den egiteko, eta aurrekontu globala berregituratzen joatea, arrisku ekonomiko handieneko uneei aurre egiteko.
- Jasotako laguntzen justifikazioa egitea. Memoria idaztea eta kontabilitate-justifikazioa egitea.
- Hilean gutxienez bi bilerara aurrez aurreko bertaratzea Baratzako taldearekin. Ostiral goizetan izan ohi dira, bi ordu eta erdi irauten dutelarik.
Zer eskaintzen dugu
Lan-ingurune atsegina eta errespetuzkoa, non talde-lana funtsezkoa den. Zaintza eta arretatik egiten saiatzen gara, bai gure artean, bai egiten dugunarekin. Gainera, Baratza hobi dardarti bat da, jende asko pasatzen da bertatik, ideia asko egosten dira eta jarduera sortzaile, artistiko, sozial eta kulturalez beteta dago.
Horretarako, hilean 24 orduko lan-kontratua (ordutegi malgua) eskaintzen dugu, hilabetean 360 euroko soldata garbiarekin.
Gure ustez, lan honek urteko une jakin batzuetan presentzia handiagoa eskatzen du, intentsitate txikiko beste une batzuekin konpentsatzen direnak.
6 hilabeteko behin-behineko kontratua egingo da, non lehenengo hiru hilabeteak probarako izango dira. Kontratua bi aldeentzat egokia, gogobetekoa bada, kontratu mugagabe batean formalizatuko da, 6 hilabetetik aurrera.
Lanposturako interesa baduzu, bidali CV + motibazio-gutun txiki bat info@salabaratza.com helbidera, gaian jarriz: LAN ESKAINTZA + zure izen-abizenak.