Baratza arte biziak eta topaketa soziokulturalerako/soziokulturalari eskainitako gunea da. 300 m2 horiek espazioan garatzen den jarduerarako berariaz diseinatu ziren, Kultiba kooperatiba eta Egainor eraikuntza-enpresaren zerbitzuei esker. Aretoa erabat intsonorizatuta eta teknikoki hornituta dago arteekin lotutako jarduera mota guztiak gerta daitezen. Formatu txiki eta ertaineko programazio-zikloak antolatzen ditu: dantza, musika eta zinema, antzerkia,
performancea, erakusketak eta era guztietako arte biziak. Gainera, areto zabal eta gardenei esker, arte-egonaldien prozesuak, entseguak, talde-entrenamenduak eta artearekin eta gorputzarekin lotutako klase erregularrak gara daitezke.
Espazioak
Sarrera
Hau espazio atsegina da eta erabilera anitzekoa ere, kalean bertan egonda. Leihatila eta harrera lanak betetzen ditu, eta, gainera, kultur sektoreko hiru erakunderentzat coworking gune bat da. Horrez gain, barra eta sukalde txiki bat
ere baditu, jangela bihurtzeko aukera daukana, eta topaleku eta aisialdirako tokia ere bada, arte plastikoen erakustaldiak, hitzaldiak, bilerak, zuzeneko musika eta suertatzen denerako egokia.
Kuia (90m2)
Hau da Baratzako areto handiena. Pagozko oholtza flotagarria duen ia 100 metro karratu, gorputz-lana baldintza onenetan egiteko aukera ematen duena. Antzoki txiki bihur daitekeen espazio bat da, eserita egon ahal diren 70 lagunentzako edukiera duena. Soinu-ekipo indartsua eta potentzia handiko argiztapen-raider/argiztapen-raider ona ditu, antzerki, dantza edo ikus-entzunezko emanaldietarako.
Kuiatxo (50m2)
Hau da areto txikiena eta aldi berean, intimoena. Oholtza flotagarri zuria duen 50metro karratu. Soinu ekipoa du eta oso isilia, erosoa eta atsegina da.
Aretoen alokairua
Behean eskuragarri dagoen ekipamendua eta prezioei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Ikasturtean zehar klase erregularrak eskaini nahi badituzu, garazi@salabaratza.com helbidera idatzi edo
647 94 64 99 (Garazi) zenbakira deitu. Espazioren bat alokatu nahi baduzu unai@salabaratza.com helbidera idatzi, edo
647 16 44 49 (Unai) zenbakira deitu.
Kuia
1 eta 3 ordu bitartean 30€/ordua
4 ordutik aurrera : 28€/ordua
6 ordutik aurrera: 25€/ordua
8 ordutik aurrera (egun bat): 190€
Asteburua: 350€
Kuiatxo
1 eta 3 ordu bitartean 20€/ordua
4 ordutik aurrera : 18€/ordua
6 ordutik aurrera : 15€/ordua
8 ordutik aurrera (egun bat): 115€/ordua
Asteburua: 200€
Prezioek BEZa barne hartzen dute.
Kontuan izan aretoa prestatzeko behar dituzun orduak, ordutegi hori alokairu-ordu gisa hartzen baita. Gauza bera eskatzen dizugu aretoa uzteko. Mesedez, aretoa utzi aurkitzen duzuen moduan. Baratzak sarrera bat dauka tabernarekin, eta saioen aurretik eta ondoren bertan egon zaitezkete ratu bat eta zerbait hartu. Zerbitzu libreko barra
dago eta kutxa-itsulapiko bat dago edariak ordaintzeko. Aldageletako dutxak erabili behar badituzue, guri esan, galdarak pizteko.
Behar pertsonalei ere erantzuten zaie.
Zure alokairua aretoko ekipamendu eta zerbitzu teknikoa (argia/soinua/proiekzioak edo bestelako behar teknikoak) eskatzen duen ekitaldi bat antolatzeko bada, aretoko teknikari bat beharko duzu. Gure teknikariek zure
ekitaldia diseinatzen lagundu ahalko dizute.
Aretoko teknikariaren prezioa (bi ordu gutxienez): 25€/ordua
Sorkuntzarako lagapenak
Entsegu, ikerketa eta lan eszenikoaren garapenerako areto bat behar baduzu eta lanak irabazi-asmorik ez badu, aretoa laga ahal dizugu gutxieneko gastuak trukean (10€/ordua).
Gela alokairu baterako erreserbatzeko, alokairuaren %25a aldez aurretik ordainduko da, ingresu baten bidez edo eskura ordainagiri batekin.
Bertan behera utziz gero, gordailutik itzuliko da:
%100a gutxienez 15 egun lehenago esanda.
%75a 11 eta 14 egun lehenago.
%50a 5 eta 10 egun lehenago.
%0a 4 egun edo gutxiago esanda.
Kontu korronte zenbakia: ES28 3035 0178 19 1780023892