Nire gorputzean oraindik ezagutzen ez ditudan espazioak daude, deskubritzen ari naizen espazio infinituak. Tenkatu, askatu, malguak eta xaflakorrak dira, eta adierazi egiten dira. Nire gorputzaren eta inguratzen nauenaren artean espazio bat dago, arnasa hartzen duen eta nire dantzarekin hitz egiten duen espazioa. Nire gorputzeko espazioek kanpoko espaziorantz hedatzen den eta harekin komunikatzen den mugimendua sortzen dute. Horrek elkarrizketa sortzen du une horretan bizi eta inguratzen gaituen espazioarekin. Denbora nahikoa ematen badugu, mugen artean ditugun mugitzeko aukerak deskubritu ditzakegu.