Tzan Tzan Fest dantza garaikideko jaialdia da, Baratza Aretoak antolatua. 2016an sortu zen eta urtero gertatzen da urrian. Bere helburua gorputza protagonista duen lan eszenikoak Arabako lurraldera ekartzea da, betiere programazio honek dantzaren diziplina eta beste zenbait lengoaiekin dituen konexio ugariak hurbiltzeko balio dezan.
DanTzan Fest gaur arte bizirik iraun eta hazi egin da neurri batean talde eragileak dantzaren aldeko apustu irmoa egin duelako, eta eszena-esperientziaren hainbat estadiori/aldiri erantzuten dion programazioa duelako: ikuskizun eskuragarriagoak eta garaikideenak konbinatuz, tokiko loturak dituzten proposamenak beste herrialde batzuetako proposamenekin konbinatuz, eta erakusketa eskaintzen duten beste jarduera osagarri batzuekin osatuz, hala nola solasaldiak, tailerrak edo filmen emanaldiekin.
Gaur egun, jarraipena duen Arabako dantza-jaialdi bakarra da. Gainera, Arabako Foru Aldundiari esker, Arabako lurraldera hurbiltzeko Baratzatik irteten den aretoko ziklo bakarra da. Bere helburua dantza garaikideko ikuskizunak lurraldera ekartzea da, beste lurralde batzuetan egiten dena erakusten saiatuz, eta aldi berean tokiko sektore sortzailea bultzatzea. Horrela, Araba eta Gasteiz Euskal Herriko, Estatuko eta Europako dantzaren mapan jartzen
ditu, artistei eta publikoari on egiten dieten loturak eta zubiak sortuz