Mug'ari
Lan hau galdera batzuetatik sortu da, Nor? Non? Galderak zeharkatzen gaituzte, berdin dio non sortzen zaren, nola mugitzen zaren. Denoi dagokigun errealitatea. Zapaltzen, bereizten eta zuzentzen duen boterea.
Mugimenduaz eta mugez hitz egin nahi dut
Mugatik bere mugimenduan
Mugimendutik bere harian
Egiaren errealitatea azpimarratu nahi dut.
Gorputz, ahots, existentzia, ahotsarena.
Mugimendua bere harian, garrasia da.
Salaketa bat.
Piezak dantza eta antzerkia uztartzen ditu.
Etorkizunera itzultzeko gonbita da, lehena eta azkenaren arteko lotura, ezkutua eta ikusitakoaren artekoa, kausa eta ondorioa.
RRSS: @thierno.diedhiou