Goizeko King fantasia (FantasÃa King de las 5:30AM)
Goizeko 5:30etan, gorputza lo dagoen bitartean, subkontzientea argitasun ganberro batekin esnatzen da. Hitzaldi performatiko eta komedia garratz hau, zirkuitu kulturalean arrakala bat irekitzeko salseo, txisme eta autofikzio puntu justuarekin landutako errezeta da. Barjaula Travesti moduan dudan esperientziatik abiatuta, Drag King unibertsoa erabiltzen dut bazterren isolamendua ikusarazteko, sistemak gure identitateak nola etxekotzen dituen azaleratuz, kontsumo gisa saltzeko. Ez nator diskurtso eroso bat ematera; askatasun artistikoaren mugen eta benetakoak mantentzeagatik ordaintzen ditugun bidesarien inguruko hausnarketa irekia proposatzen dut.
RRSS: @barjaulatravesti