Scratxe Gaua 2009an jaio zen Factoría de Fuegosek bultzatuta Amarica aretoan. Hainbat egoitzatara mugitu ondoren, Baratza Aretoak hartu zuen ekimena 2016an. 2022an, Arroxbolak Scratxe Gau mitikoaren hamaseigarren edizioaren programazioa, antolakuntza eta koordinazioaren lekukoa hartu zuen, eta gaur egun ere horren konpromisoa du. Talde berriak proiektu honek hasieratik izan dituen helburu berberak lortu nahi ditu.

Scratxe: Mihiztatutako edo fabrikatutako zerbait, erabilgarri dagoenetik abiatuta

Anglizismo hori (scratch) geureganatu eta egokitzen dugu prozesuan dauden pieza eszenikoen erakusketa bat deskribatzeko. Publikoari irekitako piezak dira, artista gazteek eginak, tokikoek batez ere, baina baita estatu eta nazioartekoek egindakoak ere.

Scratxe ere honela itzultzen da (’to scratch’ aditzetik): gainazal bat puntazorrotza duen zerbaitekin markatzea.

Eta horrela, gau hauek “ezkutuan markatzen gaituzten une iheskorrez”, “funtziona dezaketen ideia eszentrikoz” eta publikoarekin modu informalean partekatzen ditugun zerbait berri, hauskor eta intimoez beteta daude.

Scratxe Gauak tokiko, nazioko eta nazioarteko artista berriek garatzen ari diren ideia eszenikoak probatu eta erakusteko gune bat eskaintzen die. Piezak (gehienez 20 minutukoak), dantza, antzerki, performance edo diziplina anitzekoak izan ahal dira. Aldi berean, ideia horiek modu gordin, arriskutsu eta kitzikagarrienean ikusteko aukera ematen dio publikoari, eta horrela, publikoa sorkuntza-prozesuaren guztiz parte bihurtzen da. Gauak 5-7 piezako aurkezpena izaten du.

Scratxe gauak bitartekaritza alde bat du, Scratxe taldeak gidatutako osteko solasaldi baten bidez. Piezen izaera esperimentala dela eta, hitzaldi hau ekitaldiaren funtsezko parte bat da, sortzaileen ikuspegiak prozesuan dauden piezen testuingurua ematen baitu. Baratza Aretoak egonaldi bat ematen dio urtero aurkeztutako piezetako bati, pieza eszenikoa garatu eta amaitu ahal izateko. Hurrengo urtean, pieza hauScratxe Gaueko programazioaren hurrengo egunean erakusten da. Hori dela eta, ziklo honek “Noches Scratxe Gauak” izena hartu du.

Scratxe Gaua 2025

Scratxe gaua #19 ostiralean hasiko da aurreko edizioan aukeratutako piezetako baten estreinaldiarekin: Urania Ducajúren ESTAR VIVA ME GRITA, Arroxbolarekin koprodukzioan.

Lortu sarrerak esteka honetan

  • Estar viva me grita
    Urania Ducajú (Danza/Performance)
  • Desperté y todo era blanco
    Aurora&Clara (Arte biziak, ikus eta soinuzko instalazioa)
  • Se abre el telón y se cae el del medio.
    Damián Montesdeoca (Mintzaldi performatiboa)
  • Serie para la preparación del intento
    Candela Garazi eta Camilo Tonon (Antzerki-performanzea)
  • Ixala
    Ane Arrugaeta y Clau_topia (Poesia, musika eta mugimendua)
  • Los trabajos del amor
    Lara Brown & Amalia Ruiz - Larrea (Performanzea/arte biziak)
  • El primer tacto
    Pablo Zamorano en colaboración con Javier Pardo (Arte biziak)
  • Gesto leer
    Idoia Zabaleta (Tailerra Artium Museoan)

Aurreko edizioak

Scratxe Gaua 2024
Scratxe Gaua 2023
Scratxe Gaua 2022
Scratxe Gaua 2021
Scratxe Gaua 2020
Scratxe Gaua 2019
Scratxe Gaua 2018
Scratxe Gaua 2017