Programazioa hainbat ziklotan banatzen da: Bertako Fest, bertako sorkuntzaren alde freskoena eskaintzeko, Zurrunbilo Jaialdia, euskarazko sorkuntzan zentratzen dena, TZAN TZAN Fest, dantza garaikideko ziklo esklusiboa, Baratza Urteurrena den ziklo goxo eta askotarikoa, eta eszena nazional mailako eta prozesuan dauden proposamen ausartenen asteburu bat, SCRATXE asteburua.

Bertako Fest

Hemengoa, baratzatik gertukoa, BERTAKO FEST da, Baratzako egonaldi artistikoetan edo hirian eta inguruetan sortzen aritu diren lanak ikusteko aukera ematen duen minifesti bat. Etxekorako eta munduari erakusteko lekua da.

Zurrunbilo

Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia da, Parasite Kolektiboak sustatua, Baratza Aretoaren laguntzarekin, 2022ra arte Ehaze eta Oihaneder Euskararen Etxearen konplizitatearekin eta 2023an EHUko Kultura Sailarekin elkarlanean. Aurreko edizioetan ere tailerrak eskaini ditu TAEn, lan-mahaiak eta topaketak Oihanederren, kontzertuak herriko tabernetan eta beste gune batzuetan, edizio bakoitzeko kolaborazioen arabera.

Horrela, bere eskaintza eszenikoa bitartekaritzako eta prestakuntzako jarduera paraleloekin osatzen du. Urtero aldatzen doaz eta euskal arte eszenikoak Gasteizko publikoari hurbiltzeko helburuari erantzuten diote. Audientziekin lan egiteaz gain, jaialdi honen beste zutabe bat sareak sortzea da. Hau da, Arabako lurraldea eta Gipuzkoan eta Bizkaian lehendik dagoen euskal sorkuntza garaikidearen mugimenduaren arteko sareak sortzea, Iparraldea eta Nafarroakoez gain. Zurrunbilo udaberrian gertatu ohi da, apirila eta ekaina bitartean.

Tzan Tzan Fest

Tzan Tzan Fest dantza garaikideko jaialdia da, Baratza Aretoak antolatua. 2016an sortu zen eta urtero gertatzen da urrian. Bere helburua gorputza protagonista duen lan eszenikoak Arabako lurraldera ekartzea da, betiere programazio honek dantzaren diziplina eta beste zenbait lengoaiekin dituen konexio ugariak hurbiltzeko balio dezan.

DanTzan Fest gaur arte bizirik iraun eta hazi egin da neurri batean talde eragileak dantzaren aldeko apustu irmoa egin duelako, eta eszena-esperientziaren hainbat estadiori/aldiri erantzuten dion programazioa duelako: ikuskizun eskuragarriagoak eta garaikideenak konbinatuz, tokiko loturak dituzten proposamenak beste herrialde batzuetako proposamenekin konbinatuz, eta erakusketa eskaintzen duten beste jarduera osagarri batzuekin osatuz, hala nola solasaldiak, tailerrak edo filmen emanaldiekin.

Urteurrena

2022ra arte, urteurrena Baratzaren urtebetetze ospakizun jaialditxoa zen, 2013ko abenduan ireki baitzituen ateak. Jaialdi hau abenduaren erdialdean gertatzen da eta bere taldeko erregeen gutuna bezala ulertzen da. Urteurrenak gehien estimatzen ditugun tokiko, estatuko edo nazioarteko konpainiak hartu ditu, baita baratzera gonbidatu nahi genituen lan berezi horiek ere. Hori ere alda daiteke, eta urteurrena hausnarketa eta ideiak garatzeko topaketa eta festa bihur daiteke, urtean zehar gurekin dauden publiko eta eragileekin batera.

Scratxe Gaua

Scratxe Gaua 2009an jaio zen Factoría de Fuegosek bultzatuta Amarica aretoan. Hainbat egoitzatara mugitu ondoren, Baratza Aretoak hartu zuen ekimena 2016an. 2022an, Arroxbolak Scratxe Gau mitikoaren hamaseigarren edizioaren programazioa, antolakuntza eta koordinazioaren lekukoa hartu zuen, eta gaur egun ere horren konpromisoa du. Talde berriak proiektu honek hasieratik izan dituen helburu berberak lortu nahi ditu.