Baratza Aretoa Kultura, oro har, eta, bereziki, Arte Eszeniko Garaikideak sustatzea helburu duen
topagune burujabea da.
Gune honek 2013. urtean ireki zituen ateak lehenengoz, sorkuntza artistikoaren prozesu anitz garatu
asmoz: hausnarketa, prestakuntza, elkartokia, hedapena, eztabaidak, egitaraua, etabar.
Baratza Aretoan, betiere, esperimentazio prozesuetan murgildu edo eta lan artistiko berriak jorratu
nahi dituzten artistek lehentasuna dute. Hortaz, bertako artistak eta sortzaile berriak babestea dugu
helburu nagusi.
Baratza Aretoak sorkuntza eszenikoa erraztea du xede, dantza eta antzerkia nagusiki. Era berean,
bitartekari lanetan ere ari da etengabe, diziplinok Gaisteiz hirira eta bertako hiritarrengana
gerturatuz.

Hain zuzen, epe luzera artistekin eta artistentzat eraikitako proiektua da, betiere ikuslego leiala eta
inguratzen gaituen gizartea aintzakotzat hartuz. Era honetan, orotariko ikuslegoak eskuragarri ditu
joera artistiko berriak. Hein batean, itzalean dauden bertako adierazpen artistikoei bultzada emateko
aukera paregabea bihurtu da; azken finean, haiek baitira Gasteiz hiria aberasten dutenak.
Era berean, eta aretoaren filosofiari tinko eutsiz, Baratza Aretoa hausnarketa artistikoa, arte
eszenikoak hain bere duen esperimentazio prozesua eta lan artistiko berriak garatzeko toki aproposa
da. Honetaz gain, bertako eta nazioarteko artisten arteko hartu-emanei ezinbesteko deritzegu,
ikuslegoa barne, baita elkarlanari ere.