Helburuak

Baratzako taldeak, sortu zenetik, tokiko eszenaren alde egin nahi du, lengoaia berriak herritarrengana hurbildu, sortzaile berri eta berriak prestatu, eta kultura alor guztietan sortu.

Horretarako Baratzak egoitzak, eskolak eta programazio eszenikoa eskaintzen ditu.

Egoitzak lau motatan banatzen dira:

A) gonbidapen bidez: interesatzen zaizkigun artistei, miresten ditugunei eta nolabait lagundu diezaiekegula uste dugunei.

B) deialdi publiko bidez: urtero deialdi bat ateratzen dugu egoitzak emateko (diru laguntzarekin). Beraz, proiektu bat abian baduzu eta Baratzan denboraldi batez lan egitea eta gure komunitatearekin konektatzea interesatzen bazaizu, eman izena newsletterrari eta ezagutu egingo zaitugu!

C) lankidetzan: hiriko beste programa batzuekin ditugun aliantzak direla eta, egoitzak ematen dizkiegu Zurrunbilo Jaialdiari, Scratxe Gaua gauari edo beste programa batzuei lotutako konpainiei.

D) Lagapenagatik: tokiko sortzailea bazara eta entseatzeko egun bat edo gehiago behar badituzu, hurbildu eta galdetu. Jardueraren batean parte hartzearen truke lekua eskain diezazukegu, erraza da, eta lagundu egin nahi dizugu (ahal dugun neurrian).

Programazioa ziklotan banatzen da:

Bertako Fest, tokiko sorkuntzaren gauzarik freskoena eskaintzeko; Zurrunbilo Jaialdia, euskarazko sorkuntzan zentratzen dena; tzan Fest, dantza ziklo esklusiboa; Baratzaren urteurreneko ziklo goxo eta askotarikoa, eta proposamen ausartenen eta nazio-eszenan prozesuan daudenen asteburua, Finde SCRATXE.

Informazioa gure agendan zabaldu dezakezu.