Espazio eszenikoetan indarkeriak identifikatzeko saioa

Uztailaren 4an emakume eta disidenteok elkartuko gara espazio eszenikoetan eman ahal diren indarkeriak identikatzen saiatzeko. Baratzako formakuntza eta jardueretara etortzen direnek lehentasuna dute baina beste espazio batzuetara joaten direnak ere ongietorriak dira.

Norma Vazquezen laguntza izango dugu eta 10:30-13:30 bitarteko saioa izango da. Baratzatik, saio berezia da guretzat, gai hauen lantzen gaudelako eta beraz, zuen parte hartzea, zuen bizipenak, sentimenduak, pentsamenduak oso beharrezkoak ditugu. Denon artean egin nahi dugu eta saio hau ere espazio segurua izatea nahi dugu. Beraz, animatzekotan, eman izena hemen: info@salabaratza.com (dohainik izango da)