“Body weather” Andrés Corchero

Uztailak 26-27
10h-18h (ordu bat atseden barne)

Entzun, entzun eta entzun. Kanpotik barrura eta barrutik kanpora. Lurraren azala eta gorputzaren azala. Sentsibilitatea, irudimena eta sorkuntza garatzeko denbora eta espazio batean.

Formakuntza honen helburua da ohiko gorputza eta haren egitura mentalak berrikusteko lan bat proposatzea, norbera eta besteen egoeraren pertzepzio-arloetan aldaketak egiteko aukera ematen baitigute. Lan sakon eta lasaia eskaintzea, eszenan gure ezagutza indibidualean aurrera egiteko tresnak emango dizkiguna, bai dantzarientzat, zein aktoreentzat.

Gure gorputzari eta gure mugimenduari buruz hausnartzeko zenbait galdera ere egin nahi dizkizuet: Zerk sortzen du gure mugimendua? Nola mugitzen gara? Zer da lasaitasuna? Nola sentitzen gara? Gorputz bat irakur daiteke? Posible al da gorputzarekin idaztea? Nola utz diezaiokegu gorputzari bere kabuz pentsatzen? Posible al da gure gorputza hautematea haurrak ginenean bezala? Eta laborategiko lan bat egitea ere bai, konposizio sinple bat nola egin ulertzeko.

https://andrescorchero.blogspot.com/
https://www.facebook.com/andrescorcherosalgado

Ekarpen ekonomikoa 100euro. Izena emateko: salabaratza@gmail.com

*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu etorri gabe, jarri gurekin harremanetan: salabaratza@gmail.com