Baratzak hainbat diziplina eszeniko edo fisikotako ikastaro erregularrak, trinkoak eta masterclasseak eskaintzen ditu urte osoan zehar. Klase erregularrak (yoga, dantza, antzerkia, etab.) eta tailerrak, masterclasseak edo noizbehinkako ikastaroak daude. Gainera, Parasite Kolektiboak Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikoko Laborategia (LINCE) zuzentzen du, aretoaren filosofia pedagogikoaren ardatz gisa.

Informazio orokor gehiago jasotzeko: info@salabaratza.com. Informazio espezifikoa jasotzeko tailer bakoitzeko kontaktuei idatzi.

Ikerketa eta sorkuntza eszenikoko tailerra (LINCE)

Arte eszeniko eta arte bizien arloan entrenamendu, formakuntza, esperimentazio eta ikerketa gune bat da. Parasite konpainiak sorkuntza esploratzeko leku gisa eskaintzen du laborategi hau, dantzatik, antzerkitik, musikatik eta performancetik datozen tresna anitzen bidez. Ikerketa-arloek beste diziplina batzuetako elementuak ere badituzte, hala nola yoga, capoeira edo arte plastikoak, programa pedagogikoaren osagarri gisa erabiltzen direnak eta prozesuak diziplinaz haraindiko ikuspegitik ulertzen laguntzen dutenak. Praktika horietaz baliatuko gara, gorputzean eta espazioan eragina izan dezaten sortzaile potentzialetan eta ikerketaren ardatz nagusi gisa.

Urteko programak bi lan-ardatz ditu, ikasturtean zehar organikoki konbinatzen direnak. Alde batetik, gorputz-entrenamendua eta ikerketa eszenikoa, eta, bestetik, sorkuntza-tailerra.

Gorputz kolektiboa zein indibiduala landuko dira, sorkuntza prozesurako prestatuz, publikoaren aurrean ikuskizun bat o gehiago egongo direlarik. Ikasturtean zehar, artista gonbidatu gehiagoren kolaborazioa izango dugu, beren egiteko moduak parte-hartzaileekin partekatuko dituztenak. Gainera, artistaren profesionalizazioa sustatzeko, kudeaketan eta produkzioan trebatzeko espazioa ere egongo da.

  • Ordutegia Astearte eta ostegunak 10:00-13:00
    Asteazkena edo ostirala (aukerazko lan indibiduala)
  • Irakasleak Garazi eta Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez eta Hannah Whelan
    (Parasite konpainiako artistak eta kideak)
  • Prezioa 100€ (6 ordu astean)
  • Informazioa eta izen ematea 647 164 449 parasitekolektiboa@gmail.com

Dantza garaikidea

Dantza entrenamendua da, aktibo dauden dantzariekin eta bat egin eta etengabe berritzen diren lengoiak ekartzen dituztelarik. Nagusiki Proyecto Larruako kideak eta baratzako Garazi Lopez de Armentia egoten dira irakasle.

  • Ordutegia Astearteak 19:00 - 21:00
  • Irakaslea Garazi Lopez de Armentia
  • Prezioa 40€/hilean - 15€ klase soltea
  • Informazioa eta izen ematea garazi@salabaratza.com

Dantza garaikidea (erdi maila-aurreratua)

Dantzako klase tekniko hau zehaztasun fisiko eta ikuspegi poetikoko tresnak trebatu eta doitzeko diseinatuta dago. Lurretik gorantz lan egingo dugu gure gorputz-indarrak pizteko eta, aurrerago, gure ezagutza sakontzeko, sekuentzia koreografiatuak aztertuz. Lurzoruaren lana, koordinazioa, esaldi erritmikoak eta mugimenduaren nolakotasunaren aldaketak praktikatuko ditugu.

Dantza inprobisazioa

Inprobisaziora hurbilketa bat da, hainbat dantza-tekniken bidez: dantza garaikidea, kontact, zoru-lana… Irakasle gisa, dantza inklusiboa defendatzen du, sentipena eta inprobisazioaren bidez mugimenduaren ezaugarriak lortzera bideratzen dena.

  • Ordutegia Astelehenak 16:30 - 18:00
  • Irakaslea César López Egea
  • Prezioa 50€/hilean - 15€ klase soltea
  • Informazioa eta izen ematea 636 828 258 soniaociodos@gmail.com

Dantza inprobisazioa (maila guztiak)

Klase honetan etengabeko fluxuan mugituko gara, inprobisazio gidatuaren bidez; irudi, erritmo eta irudimenarekin lan eginez, gorputza askatzeko, ikuspegi sentikorra eta entzumen- eta kontzientzia-maila sakonagoak pizteko, bai barrura zein gainontzekoei begira Izerdia botako dugu, jario egingo dugu eta musikarekin konektatuko gara modu ludiko batean, gure mugimenduarekiko pasioa besarkatuz.

Klasearen fluxua ez eteteko, behin hasita ezin izango da sartu.

Berezko dantza

Berezko Dantza mugimendu gidatutik eta adierazpen asketik abiatutako ikerketa-espazio bat da, zure esentziarekin berriro konektatu ahal izateko eta zure BENETAKOTASUNA ahalbidetzeko. Proposatutako dantzak emakume* bakoitzak bere gorputza bizi eta ospatzeko duen modu berezia berreskuratu eta baloratu nahi du. SENTITZEKO, mugitzeko, erlaxatzeko eta GOZATZEKO denbora bat.

Ekialdeko Dantzaren, Gypsyaren eta Dantza Garaikidearen oinarri teknikotik abiatuko gara, hainbat musika eta girotan zehar bidaiatuz, banakoa eta ZIRKULUA biziz. Aztertuko dugu nola ireki ISILTASUNERA eta nola landu irekiera hau buru libre, arin eta esnatu batekin.

Lan honen oinarriak honako hauek dira: Danza Duende, ACA (A Corazón Abierto), Danza Oriental Duende, Danza Gypsy Duende, Danza Improvisación, Danza Contemporánea, Qi Gong, Feldenkrais, arte plastikoak eta poetikoak

Antzerkia

Antzerki-ekintza eta haren osagaiak aztertu eta ezagutzeko tailerra. Testu edo eszena baten ulermenatik, horren eszenaratze eta interpretatzeraino. Modu ludikoan lan egingo dugu, jolasa eta dibertsioa motor nagusi gisa berreskuratuz, konfiantzazko eta iritzirik gabeko espazio batean.

Hatha yoga, yoga restaurativo, meditazioa

Arnasketa kontzientea barne lasaitasunerako eta bake mentalerako zubia da.
Arnasketa kontzientea (pranayama) praktikatzen dugu.
Pertsona bakoitzari egokitutako yoga-jarrerak (asanak).
Behaketa eta erlaxazio kontzientea praktikarekin orekatuz,
GORPUTZA eta BURUA. Om Shanti

  • Ordutegia Astelehen eta asteazkenak 09:30 - 11:00
  • Irakaslea Mila
  • Prezioa 60€ hilabetean (astean bi egun).
    35€ hilabetean (astean egun bat).
    Klase solteak:10€
  • Informazioa eta izen ematea 615 721 579

Power Vinyasa Yoga

Yoga estilo dinamikoa da, mundu guztiarentzat egokia. Klaseak Ashtanga Yogan oinarrituta daude. Arnasketa da ardatz nagusia, burua kontzentratuta mantentzen lagunduko dizun tresna da, asanetan sartu eta mantentzeko. Indarra eta malgutasuna irabaziko dituzu, eta oreka eta kontzentrazioa lortzen lagunduko dizu. Berez, zure gorputza eta burua lantzeko modu zoragarria da, eta beste kirol batzuekin uztartzeko ere aproposa da, hala nola eskalada, runniga, indar-entrenamenduekin…

  • Ordutegia Astearte eta ostegunak 17:00 - 18:15
  • Irakaslea Arantzazu Uzkiano (Nara Yoga)
  • Prezioa Astean behin 50€, astean bitan 75€ ta klase soltea 18€
  • Informazioa eta izen ematea 665 735 328

Biodantza SRT

“Bio” - “dantza” - bizitzaren dantza giza garapenerako, hazkunderako eta nork bere burua ezagutzeko sistema bat da, musika, taldea eta mugimenduaren bidez (dantza eta ariketa espezifikoak) norberarekiko, besteekiko eta dagoenarekin lotura handiagoa sustatzen duena.

Biodantzaren onura batzuk: Ongizate emozionala errazten du, estresa murrizten du, sistema immunea indartzen du, gure nerbio-sistema orekatzen du, bizi-energia handitzen du eta poza areagotzen du, gure adimen afektiboa garatzen du, harmonia sortzen du eta kontzientzia zabaltzen du

*18 urtetik gorakoentzat

*Arropa erosoa

*Ez da dantzatzen jakin behar!

  • Ordutegia Asteazkena.
    Goizeko taldea 11:30 - 13:30 Arratsaldeko taldea 20:00 - 21:30
  • Irakaslea Habiba el Amrani eta Corina Saracin (SRT Biodanza bideratzaileak)
  • Prezioa Goizeko taldea - 50€/hilabetea
    Arratsaldeko taldea - 40€/hilabetea
  • Informazioa eta izen ematea 636 728 851 686 580 521

Kontaktuan: mugimendua, erlajazioa eta sorkuntza: Familia saioak/Amentzako saio bereziak

Garapen emozionala, gorputz kontzientzia eta sormena espazio seguru batean lantzeko saioak. Dantzatzeko unea izango da baina ipuinak, erlajazioa eta sorkuntza plastikoak ere egongo dira.

Haurren sortzetiko eta berezko mugimendu eta sormena geldi ez dadin.Eta guraso bezela hau ikusi,gozatu eta epaitu eta gidatu gabe beraien bidelagun izateko.

Familian, espazio seguru batean gure seme alabekin gozatzeko.

Gurasoentzako saioetan gure gorputzarekin konektatuko dugu. Emozioz, zalantzaz eta kargaz beteriko etapa bat delako, baina baita gozatzeko eta gu izandako haurrarekin konektatzeko aukera delako.

  • Ordutegia Astelehena 17:15 - 18:30
  • Irakaslea Itxaso Madinabeitia. Psikologoa, gizarte hezitzailea,irakasle eta psikomotrizista.
  • Prezioa 35€
  • Informazioa eta izen ematea itxamadi@gmail.com

Stand up comedy (Nola idatzi eta antzeztu)

“Aurkitu, idatzi eta antzeztu zure bakarrizketa”. Ikastaroak 5 asteko hiru bloketan lantzen ditu edozein Stand-Up Comedian prestatzeko beharrezkoak diren hiru dimentsioak: emozionala, sortzailea eta adierazkorra.

Ikastaroek bakarrizketa komikoaren artearen oinarrizko 3 dimentsioak lantzen dituzte: emozionala, sortzailea eta adierazkorra. Zuk aukeratutako testuaren berrikuspen pertsonalizatua egiten da, eta bideoan grabatu eta editatutako ikasturte amaierako show bat.

Zure ahalmen komikoa aurkitzea eta material komikoaren baliabideak ikastea dira helburu orokorrak.

Esperientzia baduzu, formakuntzek material berria sortu eta zure ildo sortzailea erradikalizatzeko balio ahal dizute.

Plaza mugatuak. Deskontuarekin ordaintzeko formulak kontsultatu.

Bermatzen da:
Ikaskuntza teorikoa.
Bizipen-ikaskuntza.
Idatzizko materiala.
Jendaurreko edozein emanalditan erabil daitezkeen trikimailu erabilgarriak.

  • Ordutegia Asteartea 19:00 - 21:00
  • Iraupena 15 saio (30 ordu)
  • Irakaslea Jorge Loza
  • Prezioa 450€ (60€ plaza erreserbatzea)
  • Informazioa eta izen ematea 695 583 469

Stand up comedy (hiruhileko trinkoa)

“Aurkitu, idatzi eta antzeztu zure bakarrizketa”. Ikastaroak 5 asteko hiru bloketan lantzen ditu edozein Stand-Up Comedian prestatzeko beharrezkoak diren hiru dimentsioak: emozionala, sortzailea eta adierazkorra.

Ikastaroek bakarrizketa komikoaren artearen oinarrizko 3 dimentsioak lantzen dituzte: emozionala, sortzailea eta adierazkorra. Zuk aukeratutako testuaren berrikuspen pertsonalizatua egiten da, eta bideoan grabatu eta editatutako ikasturte amaierako show bat.

Zure ahalmen komikoa aurkitzea eta material komikoaren baliabideak ikastea dira helburu orokorrak.

Esperientzia baduzu, formakuntzek material berria sortu eta zure ildo sortzailea erradikalizatzeko balio ahal dizute.

Plaza mugatuak. Deskontuarekin ordaintzeko formulak kontsultatu.

Bermatzen da:
Ikaskuntza teorikoa.
Bizipen-ikaskuntza.
Idatzizko materiala.
Jendaurreko edozein emanalditan erabil daitezkeen trikimailu erabilgarriak.

1. asteburua: Urriaren 3,4,5:
Ostirala: 18:00-21:00
Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea:10:00-14:00
2. asteburua: Azaroaren 1 eta 2
Larunbata eta igandea: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
3. asteburua: Azaroaren 21, 22, 23
Ostirala: 18:00-21:00
Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea: 10:00-14:00.

Azaroaren 23an arratsaldean kurtso bukaeraerako muestra 18tan (gutxi gorabeherako ordua)

  • Iraupena 3 asteburu (45 ordu) + 2 jarraipen tutoretza online
  • Irakaslea Jorge Loza
  • Prezioa 570€
  • Informazioa eta izen ematea 695 583 469

Vocal pop ensemble

Taldean abestea eta esperientzia jende gehiagorekin partekatzea gustoko duzu? musika modernoa gustoko duzu? HAU DA ZURE AHOTS-TALDEA!

  • Ordutegia Asteazkenak 18:30 - 20:00
  • Iraupena Iraialen 24tik maiatzaren 27ra
  • Irakaslea Puri Santamaría
  • Prezioa 40€/hilean
  • Informazioa eta izen ematea purivje@gmail.com

Mugimendu espresiboa

Mugimendu, adierazpen eta erlaxatze hileko tailerrak gure burua elikatu eta zaintzeko ingurune ludiko batean, zeinak espazioak irekitzeko aukera ematen digun, bizitza gehiago gozatzeko norbere buruarekin eta gainerako pertsonen harremanean.

  • Ordutegia Hilean larunbat bat 10:00 - 13:00
  • Irakaslea Marta G. Lpz. Munain eta María Naviera
  • Prezioa 40€/hilean
  • Informazioa eta izen ematea 634 502 568

Solo Jazz

XX. mende hasierako afroamerikar jatorriko dantza da, jazz musikarekin batera garatzen den mugimendu-familia. Bakarka dantzatuta eta bere energiak, sormenak eta adierazpenak ezaugarrituta, zentzu soziala hartzen du taldean edo komunitatean dantzatzen denean. Lindy Hop dantzatzen baduzu, edo bakarka hasi eta bakarkako espresioa landu nahi baduzu, hau da zure taldea.

  • Ordutegia Astelehena 19:00 - 20:00
  • Irakaslea Julen Urbina
  • Prezioa 35€ hilabetea (klase bat astean)
    60€ hilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    90€ hiruhilabetea (klase bat astean)
    180€ hiruhilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    Matrikula: 30€ izen-emate berriak, 20€ gurekin dantzatzen baduzu.
  • Informazioa eta izen ematea 613 046 962 hola@thebounceswing.com

Lindy Hop hasierako maila

Lindy Hop XX. mendearen hasieran Savoy Ballroom aretoan ezagun egin zen jatorri afroamerikarreko dantza-estiloa da. Bikote-dantza kementsua, adierazkortasunez betea eta oso soziala. Swing musika gustuko baduzu eta 0tik dantzatzen hasi nahi baduzu, hau zure taldea da.

  • Ordutegia Osteguna 19:00 - 20:00
  • Irakaslea Julen Beltrán de Lubiano eta Julen Urbina
  • Prezioa 35€ hilabetea (klase bat astean)
    60€ hilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    90€ hiruhilabetea (klase bat astean)
    180€ hiruhilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    Matrikula: 30€ izen-emate berriak, 20€ gurekin dantzatzen baduzu.
  • Informazioa eta izen ematea 613 046 962 hola@thebounceswing.com

Lindy Hop erdi maila

Lindy Hop XX. mendearen hasieran Savoy Ballroom aretoan ezagun egin zen jatorri afroamerikarreko dantza-estiloa da. Bikote-dantza kementsua, adierazkortasunez betea eta oso soziala. Gutxienez hiruhileko batean dantzan bazabiltza edo intentsibo bat egin baduzu, ezagutzen dituzu egiturak eta 6 eta 8 aldiko oinarrizko urratsak, hau da zure taldea.

  • Ordutegia Osteguna 20:00 - 21:00
  • Irakasleak Julen Beltrán de Lubiano eta Paula de la Fuente
  • Prezioa 35€ hilabetea (klase bat astean)
    60€ hilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    90€ hiruhilabetea (klase bat astean)
    180€ hiruhilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    Matrikula: 30€ izen-emate berriak, 20€ gurekin dantzatzen baduzu.
  • Informazioa eta izen ematea 613 046 962 hola@thebounceswing.com

Lindy Hop erdi maila/aurreratua

Lindy Hop XX. mendearen hasieran Savoy Ballroom aretoan ezagun egin zen jatorri afroamerikarreko dantza-estiloa da. Bikote-dantza kementsua, adierazkortasunez betea eta oso soziala. Dagoeneko denbora bat badaramazu dantzan eta oinarrizko egiturak barneratuta badituzu eta pausoen errepertorio bat baduzu, hau da zure taldea. Denbora azkarrak erronka bat dira oraindik, erritmo- eta footwork-bariazioak interesatzen hasi zaizkizu eta zure dantza-hiztegia zabaldu nahi duzu, baita zure teknika eta inprobisazioa ere.

  • Horario Astelehena 20:00 - 21:00
  • Irakasleak Julen Beltrán de Lubiano eta Sara Hermoso
  • Prezioa 35€ hilabetea (klase bat astean)
    60€ hilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    90€ hiruhilabetea (klase bat astean)
    180€ hiruhilabetea Lindy Hop egiten baduzu + Solo Jazz (2 klase astean)
    Matrikula: 30€ izen-emate berriak, 20€ gurekin dantzatzen baduzu.
  • Informazioa eta izen ematea 613 046 962 hola@thebounceswing.com