Baratza Aretoa
Zer da?
Baratza Aretoa zentro independente eta alternatiboa da, eta 2013tik arte bizi garaikideak sustatu eta indartzen ditu.
Baratza Gasteizko erdialdean dago. Arteen sorkuntza, ikerketa, prestakuntza, erakusketa eta bitartekaritzara zuzenduta dauden 300 metro karratu dira. Bi neba-arrebak sortutako proiektua da, Garazi López de Armentia antzezle eta dantza-sortzaileak eta Unai López de Armentia antzezle eta antzerki-sortzaileak. Hiru emakumek osatutako talde egonkorra dute alboan, eta beraiekien batera sorkuntza-baratza hau zuzentzen dute.
Helburuak
Baratzak sorkuntza garaikidea eta ikerketa eta berrikuntza bultzatzen ditu arteetan. Sortu zenetik, tokiko eszena babesten du, eta artista berrientzat anezka gisa balio du. Nazioarteko kontaktu eta taldearen ibilbideari esker, sare lokalak, nazionalak eta nazioartekoak sortzen ditu artista, espazio eta publikoen artean.
Horretarako, zentroak egonaldiak, klaseak, tailerrak eta programazio eszenikoa eskaintzen ditu. Gainera, kultur arloko jende askorentzat topagunea da, baina baita inguruko auzoekin, Errota eta Alde Zaharra, bitartekaritza artistikoa eta lansozio-komunitarioa egitea ere badauka xede bezala. Hori dela eta, kultura jardueraz gain, aretoak hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak eta programazio anitza bere baitan hartzen ditu eta hirian eta atzerrian gertatzen diren zenbait proiektutan ere elkarlanean ari da.
Taldea
Arrakala kooperatiba txikiak Baratza proiektua kudeatzen du. Taldea artista eta kudeatzaileen nahasketa batek osatzen du; guztiak sortzaileak. Garazi eta Unai Lopez de Armentia anai-arrebak, kooperatibako bazkideak eta Baratzako zuzendarikideak dira, baina hasieratik elkarlanean, horizontalean eta taldean egiten da gune honen gobernantza. Aipatzekoa da bertako konpainiak/konpainia egoiliarrak, Parasite Kolektiboak, aretoan garatzen duen jarduerarekin ere lotura estua dagoela. Hori dela eta, Hannah Whelan, konpainiako zuzendaria den aldetik, Baratzako lantaldeko kidetzat hartzen da. Gainera, hasieratik eta 10 urtez, Jemima Cano anai-arreben ondoan egon da aretoa kudeatzen eta haren zimenduak ezartzen laguntzen. Beste zenbait pertsona Baratzako ere talde motorraren kide izan dira, baina gaur egun, baratzan/ortuan/Baratzan lan egiten duten pertsonak hauek dira:
Loturak/Harremanak
Baratza eta Parasiteko kideek ibilbide luzea dute nazioartean antzerki eta dantzaren munduan, eta, horregatik, Baratzak loturak ditu hemengo eta kanpoko artista, konpainia eta antzeko espazioekin. Gainera, sare horiek hazten jarraitzen dute, eta Baratzak iraganeko harreman horiek mantentzeaz gain, aliantza berriak egiten ditu urtero.
Ortuak/baratzak sektorearen artean sareak sortzea du helburu, kultura modu integralean indartu eta aberasteko. Atal honetan aliantza horietako batzuk aipatuko ditugu.
Topa! Arrakala Koop., Kalakalab, Parasite Kolektiboa, Pez Limbo eta Teklak erakundeek/kolektiboek bultzatutako ekimena da. Beren jarduera profesionala arte, kulturara eta sormenaren hainbat esparrutan garatzen dute. Topa!-ren egoitza nagusia Gasteizko Baratza aretoa da. Bertan, sustatzaileek sorkuntza garaikideari, publikoarekiko lanari eta kultur kudeaketari lotutako proiektuak amesten eta diseinatzen dituzte. Topa! 2017an hasi zen imajinatzen, 2021ean forma hartzen hasi eta 2022an eratu zen elkarte gisa. Funtsean, diziplinarteko lankidetzarako eta kogobernantzako ereduetan esperimentatzeko nahia dago, eta zaintza eta laguntza kolektiboko balio handia duen proiektua da.
Obra Theatre Au Brana Kultur Guneko konpainia egoiliarra da, Gers zonaldean dagoena, Frantzian. Unai eta Hannah proiektu honen partaide izan ziren bi urtez 2010ean. Landa ingurune batean sortzeko leku ezin hobea da. 300 urtetik gorako etxalde baten birgaitzetik abiatuta eraikitako sorkuntza gunea da. Parasiteko kideak maiz itzultzen dira toki horretara, lagun eta bidelagunekin sortu eta partekatzeko. Gainera, LICEko hainbat parte-hartzailek zentroa bisitatu dute udako egoitzetan. Leku eder hau soilik bost ordura dago Gasteiztik autoz joanda.
New International Encounter (NIE) klown, zuzeneko musika eta istorio sozialak uztartzen dituen nazioarteko antzerki konpainia da, edes un artista londinense con el que la sala Baratza y sus miembros mantienen una estrecha relación de amistad y de colaboraciones profesionales. Su compañía Unfinished Business desarrolla trabajo social y comunitario con gran profundidad teórica y una creatividad muy original. Uno de los proyectos creados conjuntamente y que visitó las Noches Scratxe en el 2017 fué “Only Wolves and Lions”. Una comida preparada y disfrutada en colectividad, con intervenciones performáticas, que sirve para conversar sobre la felicidad, el aislamiento y la comunidad. ertasun eta kalitate handiko antzerkia sortzeko. Baratza existitu baino lehenagotik, Parasiteko kideek konpainia horrekin kolaboratu eta lan egin dute, aktore, sortzaile gisa haien antzezlanetan eta bitartekaritza- eta hezkuntza-proiektuen bideratzaile gisa. 2017tik 2020ra Baratza Aretoa, NIE eta Europako beste 5 espazio eta konpainia koprodukzio batean murgildu ziren Europa Creativa/Europa Sortzailearen esparruan. Baterako sorkuntza proiektua izan zen hau, lehen fase garrantzitsu bat izan zuena. Hau, 7 eta 10 urte bitarteko haurrekin bitartekotza egiteko fasea zen. Informazio gehiago nahi izanez gero, Dena Izango Naiz webgunea dago. Gaur egun, Baratzak hainbat proiektutan laguntzen jarraitzen du konpainia inspiratzaile honekin.
Leo Kay Londresko artista da. Baratza aretoak eta bere kideek adiskidetasun eta kolaborazio profesionalen harreman estua dute berarekin. Unfinished Business konpainiak lan sozial eta komunitarioa garatzen du sakontasun teoriko eta oso originala den sormen handiarekin. Elkarlanean sortutako proiektuetako bat, “Only Wolves and Lions”, 2017an Scratxe Gauan egon zen. Kolektibitatean prestatu eta gozatutako bazkaria, esku-hartze performatiboekin, zoriontasuna, isolamendua eta komunitateari buruz hitz egiteko balio duena.
Monstrenka aretoa, Garaion eta Azala lehengusin-ahizpa modukoak dira Baratzarentzat. Arabako eta kanpoko lurraldeetako bizitzak kultura- eta kontrakultura-indarrez elikatzen dituzten pertsonak eta espazioa dira. Espazio horiekin harremana izatea, derrigorrezkoa izateaz gain, plazerra ere bada, bide harritsua basa-lorez betetzea eragiten duena.
Lokalki, zenbait kolektibo eta konpainia, hala nola, Sleepwalk Collective, Larrua, Tripak, Les Bobé Bobé, Pez Limbo, El mono habitado, Kalakalab, Metrokoadroka, DOOS eta abar lzue batek ere Baratza eta berak bultzatzen duen guztia zentzua izatea eragiten dute. Sormena eta potentziala nabariak dira lurralde honetan, eta beharrezkoa da, guztion artean, elikatzen jarraitzea merezi duen kultura-hobia(nicho cultural) izan arte. Oraingoz, ez dauka politikari eta erakundeek egingo dutelako itxurarik.
Gainera, Baratzak hainbat proiektu eta ekimen babestu eta lagundu ditu, hala nola, Gauekoak, Festival Intacto, Gaztefilm eta Zineleku, Jalgi! Ahotsa, Cosmic Fest, etab. Eta Zehar, Errota Anitza, Aldabe Gizarte Etxea, Korrika, …
Babesak
Baratza bokazio publikoko jarduera garatzen duen erakunde pribatua da. Aretoak eskaintzen duen eta eskaintzen zaion jardueraren ehuneko 90 arte biziak sustatzeko eta garatzeko da. Gaur egun, gure lurraldean, arteak ez dira jarduera ekonomiko errentagarria, baina bai funtsezkoa, eta behar-beharrezko ondasun komuna. Horregatik, aretoan egiten den jardueraren zati bat laguntza publiko, erakundeen dirulaguntak eta babes pribatuen mende dago. Gure aliatuak dira hauek.
Hasteko, Baratzak maitasun handiz eskertu nahi ditu crowdfunding baten bidez 300 metro karratuak berogailu handi batekin berotu ahal izatea posible egin zuten ehunka pertsonak.
Gasteizko Udaleko Kultura Sailak Baratza aretoaren jarduera eta azpiegitura babesten ditu, urtero berrikusten den hitzarmen baten bidez.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Baratzako jarduera babesten du ateratzen dituen deialdi publikoen bidez. Lehengo urteetan Sorguneren laguntza jaso zuen Baratzak, baina geroago Bitartez laguntzara aldatu zen.
Vital Fundazioak egiten duen laguntzen deialdiaren bidez Baratzako langileak eta egoitza artistikoak babesten ditu.
Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak Tzan Tzan Fest Dantza Garaikidearen Jaialdia babesten du.
Aipatu behar da, udalarekiko hitzarmenaren kasuan izan ezik, gainerako laguntzak urteko deialdi publikoen mende daudela, eta deialdi horiek ez dutela bermatzen haien esleipena. Horrek asko zailtzen du Baratza bezalako egitura egonkor baten jarraipena. Etengabeko ezegonkortasun ekonomiko horrek asko zailtzen du epe luzerako plangintza behar duen etorkizuneko proiektu baten kudeaketa.
Konpainia egoiliarra (Parasite)
Parasite sorkuntza eta ikerketa eszeniko garaikideko kolektiboa da. Bere jarduera nagusiki lau ardatz nagusitan zentratzen da:
- Sortzaile gazteen profesionalizatzea
- Diziplina anitzeko pieza eszenikoen sorkuntza
- Arte eszenikoak euskaraz bultzatzea
- Profesionalak ez diren kolektiboak arte eszenikoetara hurbiltzea
Hannah Whelan, Marina Suárez, Garazi eta Unai Lopez de Armentiak osatzen dute. Sorkuntza eszenikoa ikertzen duten lau artista dira, eta antzerkia eta mugimenduen arteak topatzen diren horretan fokoa jartzen dute. kolektiboa lan arlo bakoitzera hurbiltzen da taldean egindako kolaborazio horizontaletik eta beraien prozesuak ikerkuntzan nabarmentzen dira. Bere proiektuak artistei, parte-hartzaileei eta publikoei beren gorputzei, sorkuntzari eta artearen eta komunitatearen arteko harremanari buruzko ikuspegi berriak eskaintzeko prozesuek duten potentzialaren aldeko apustuan oinarritzen dira.
Parasite 2013an jaio zen, HAUTSA (Baiona, 20113) ikuskizunaren sorkuntza egiteko eta 2014an Sorkuntza eta ikerkuntza Eszenikoko laborategia (LINCE) sortu zuten, urte horretatik, Baratza Aretoan ematen dutelarik. LINCEk arte eszenikoetara hurbiltzeko prozesua artista talde berri batekin partekatzea eta aztertzeko helburua du.
Hurrengo ekoizpenak LINCEko partaideekin sortu ziren eta Gasteizko Nazioarteko Jaialdiak koproduzitu zituen: BIZI (2014), FOTO (2015), Usteak Ustel (2016) eta La Balsa de la Medusa (2018).
2016tik Parasitek Araban dagoen euskarazko arte eszenikoen jaialdi bakarra antolatu eta programatzen du. Hasieratik, Zurrunbilo Jaialdiak euskarazko sorkuntzan inspiratu ditu bertako artistak, eta euskal arte eszenikoen zirkuituetara bultzatu ditu bere lanak. Jaialdiak, Gasteizko publikoari abangoardia sortzailea euskaraz eskaintzeaz gain, sinergiak sortzen ditu euskal sorkuntzan inplikatutako eragileen eta LINCEn inplikatuta dauden tokiko artista berrien artean.
Bitartekaritzak rol garrantzitsua du kolektiboaren jardueran. Elkar-sorkuntza arte eszenikoak kolektibo ez-profesionaletara hurbiltzea bezala ulertzen da, obra bat sortzeko fasearen bidez, eta sorkuntza profesionala den prozesu batean partaide eginez. NIE konpainia britainiarrak sortutako bitartekaritza-metodo bat da, zeinarekin kolektiboak lankidetza zabala du.
Parasiteren katalogoan beste zenbait daude: Estaba Muerta (2014), Hot Water (2016), Jokoa (2017), Ibili Ganbaran (2019), Plató (2021) eta Oracle Motel (2022).