Martxoaren 26, 28 eta 29an Zurrunbilo jaialdia izango dugu, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, Parasite Kolektiboak sustatua, Baratza Aretoaren laguntzarekin. Aurten, Korrika bete-betean izango denez, 27an ez dugu programaziorik izango, eta Gasteizen sartzen denez, denok Korrikara!

EHAZE eta Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean arituko gara eta beraz, 26a, osteguna, IAKan izango da eta 28 eta 29a Baratza aretoan. Larunbat eta igandean gainera sorpresa bat izango dugu pieza bat eta bestearen artean.

Jarraian, programazioa osoa eta sarrerak nola lortu.

*BONO barruan, IAKn izango diren osteguneko kontzertuak barne sartzen dira. Bestalde, osteguneko tertuliara animatzen direnak kontzertuetara ere gonbidatuta daude.

*Ezin baduzu ordaindu baina etorri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, sarrera sozialak ditugu: admin@salabaratza.com

"Euskaraz eta eszenaz, etxeko zapatiletan"
Tertulia EHAZErekin (IAKn)

26 mar. 2026
18:00h

Arte eszenikoetan euskaraz jarduten duten lau antzerkilari gonbidatu ditugu etxeko zapatilak jantzi eta elkarrekin gogoeta egitera. Lurraldetasuna, lehen eta bigarren mailako euskal hiztunak, kultur politikak edota komunitatea bezalako gai potoloen inguruan, bai, noski. Baina, patxaraz eta plazerez. Egun luze baten ondoren, etxera iritsi eta zapatilla zaharrak janztean sentitzen dugun lasaitasunarekin.

Beraz: mahai inguru formal bat baino, afalosteko tertuliatik telebisibotik gertuago dagoen topaketa izango da hau, late night-en antzera. Publikoak ere izango du parte hartzeko aukera. Galderak, jolastxoak, anekdotarioa eta hausnarketa serioenak, denak batera. Jantzi zapatilak eta zatoz!

Gobidatuak:
Ane Gebara
Josune Velez de Mendizabal
Idoia Tapia
Eihara Fernández de Larrea
Odei Arregi

Sarrera librea, izena eman behar da: info@salabaratza.com

Kontzertuak
Esanezin eta Postal Kolekzionistak (IAKn)

26 mar. 2026
20:00h

Esanezin | Hormetan Idazten du izena Esanezinen disko berriak, Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) hirugarren estudioko lana. 2025eko udan Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu da. Ianirek 2021ean abiatu zuen bere musika ibilbidea eta hiru lan kaleratu ditu orain arte.

Hormak oinarri hartuta kantatu du oraingoan: maitasun eske, gure zauriez eta azken aldiek abixatzen ez digutela gogoraraziz. Ianirek dioenez, “horma batean idatzitakoa efimeroa da, gu garen bezalaxe”, eta efimerotasun hori gure bizitzen isla gisa ikusten du. Hormak gure garaiaz hitz egin dezaketen elementuak direla uste du, eta elkarrizketa zein hausnarketarako espazio gisa irudikatu nahi izan ditu.

Postal Kolekzionistak | Postal Kolekzionistak Iñigo Asensiok 2018an sorturiko proiektua da, euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak biltzen dituena: Iñigo Asensio (abestien egilea eta sortzailea), Julen Goikoetxea, Ander Zubillaga, Eneritz Iturrioz eta Juanjo Falcon. Kantautore girotik pop eta rock giroetara hurbiltzen den taldea da, eta bi disko argitaratu dituzte: Azken gaua hirian (2019) eta Bagoi hutsak (2021).

Postalak eta bidaiak presente daude beti Iñigoren kantuetan. Lehen diskoan 6 urtez 20 herrialdetan zehar egindako bidaiak kontatzen ditu, eta bigarrenean trenek tematuta daude, lekuei eta garraiobideei erreferentziak eginez. 2024an Ezusteko Kantak: errinozerontea kaleratu dute, ezustean iritsitako kantek osatzen duten bilduma berria. Gertakariek edo edozerk behartzen du kanta bera sortzera.

Sarrerak IAKn

Informazio guztia

Arma tiro pum
Aitor Vinagret (Baratza Aretoan)

28 mar. 2026
19:00h

Fitxa:

ZUZENDARIA: Jessica Walker eta Aitor Vinagret
AKTOREA: Aitor Vinagret
ARGAZKIAK: Ulises Fontana, Txemari Ortiz de Luna

Sinopsia:

ARMA
Bitartean, munduko beste toki batean
haur bat skatearekin jolasean ari da.
Bikote bat pasiatzen.
Pertsona bat janaria prestatzen.
Zaratak entzuten dira. Helikoptero bat.

TIRO
Hegazkinak agertu dira zeruan.
TROTROTRO FIUUUU TXUTXUTXUTXU
3,2,1…botoia sakatu…

PUM
Sua, kea. Isiltasuna.

Arma Tiro Pum antzezlanean, herrialde eta garai desberdinetatik bidaiatzen dugu. Guztietan, umeak kalean ari dira jolasean. Zeruan, sentimendurik gabeko hegazkinek protagonismoa hartzen dute. Eszenatokian, foko baten aurrean, onomatopeiak erabiltzen dituen aktoreak skate arrunt bat gauza izugarrietan transformatzen ditu.

Ezer ez da dirudiena gaur egungo antzezlan honetan.

Alter nation
Idoia Tapia Martinez (Baratza Aretoan)

28 mar. 2026
19:00h

Fitxa:

Sortzaile eta interpetrea: Idoia Tapia Martinez
GRALaren tutorizazioa eta kanpo begirada: Matxalen de Pedro Larrea
Argien diseinua eta kanpo begirada: Max Sánchez Mancebo

Sinopsia:

Alter Nation Identitatearen Nahasmendu Disoziatiboaren (IND) inguruko pieza eszeniko-sonoroa da. Ahots-efektu artifizialen bitartez, psikopatologia honen funtzionamendua ulertzen saiatzen naiz

Hustu
Aitzol Iraola (Baratza Aretoan)

29 mar. 2026
19:00h

FITXA:

Ideia originala, sorkuntza eta antzezpena
AITZOL IRAOLA

Soinu espazioaren muntaia
Cia. ZIRRIBORRO

Testua
AITZOL IRAOLA

Jantzitegia
Cia. ZIRRIBORRO

Kanpo begirada
Dantzan Bilaka, Maitane Sarralde…

Ekoizpena eta hedapena
Cia. ZIRRIBORRO

Sinopsia:

Gorputz bat hutsaren bila dabil oihartzunez betetako espazio batean. Site-specific honetan, gorputza, ahotsa eta espazioa elkarrizketa bizian elkartzen dira, erortzen uzteko amildegia eta husteko ekintza erradikala arakatuz. Ariketa intimo eta kolektiboa, non unean bertan dauden pertsonek osatzen duten obra, sortzaile, interprete eta ikuslearen arteko mugak ezabatuz.

HUSTU bertigoa da. Hutsa da. Jauzi partekatua da.

Dada ü Lala
Les bobé bobé (Baratza Aretoan)

28 mar. 2026
19:00h

Fitxa:

ZUZENDARIA: Jason
ANTZEZLEAK: Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara

Sinopsia:

Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.