Baratza aretoan hiru dancehall tailer izango ditugu. Hiru larunbat izango dira, otsailak 1, apirilak 5 eta maiatzak 31, 12tatik 14tara. dohainik izango dira eta edonor etorri daiteke. Komunitatea, auzoa egin nahi dugu. Izena emateko idatzi behar da honetara: salabaratza@gmail.com

Dancehalla 70eko hamarkadan Jamaikan jaio zen kultura eta bizitzeko modu bat bezala ulertu dezakegu, musika, dantza eta moda uztartzen dituena, energia, sormena eta lotura komunitarioa adierazteko asmoz. Ez da musika edo dantza estilo soil bat, esperientzia kultural oso bat da. Bizitza, sormena eta komunitatea ospatzeko modu bat da, musikaren, mugimenduaren eta adierazpen pertsonalaren bidez.

1. Musika: dancehall-aren bihotza

Dancehall-a reggaetik eratorritako genero musikala da, honek baino erritmo azkarrago eta energikoagoa duena. Abestiek erritmo kutsakorra izaten dute, eta eguneroko bizitzaz, ondo pasatzeaz, erresistentziaz eta kultura-identitateaz hitz egiten dituzten letraz josiak daude. Musika hau pertsonak mugiarazi eta besteekin elkarbanatzeko diseinatutako musika da.

2. Dantza: gorputzaren adierazpena

Dancehallaren barruan dantzak garrantzi handia du eta honek, banakako mugimenduen eta talde-koreografien arteko nahasketa bat eskaintzen digu. Dantzariek gorputzaren atal desberdinak erabiltzen dituzte: aldakaren mugimendu jariakorretatik hasiz, pauso azkar eta zehatzetaraino. Komunikatzeko modu bat da, izen eta esanahi espezifikoak dituzten pausuak eskaintzen dituena, eta honen ondorioz, istorio bat kontatzen diguna.

3. Janzkera nortasun-adierazpen bezala

Dancehalleko moda ausarta eta koloretsua izaten da. Arropa estua eramatea, praka baita kamiseta laburrak, gorputzaren mugimendua nabarmentzen dituzten jantziak, arropa “urbanoa” eta osagarri deigarriak erabiltzea oso ohikoa da. Janzkera beste adierazteko modu bat izateaz gain, harrotasun kulturala islatzen duen zerbait ere bihurtzen da.

4. Giroa: komunitatea eta ospakizuna

Dancehall-a bai espazio irekietan baita kale eta auzoetan dago bizirik, komunitateak aktiboki parte hartzen duen tokietan, baita eszenatoki txiki eta handietan ere. Ospakizun gune bat da, musika eta dantzaren aitzakiaz, komunitateko pertsonak biltzen diren, energiaz, askatasunez eta konexioz betetako giroa sortuz.

Hiru dantza tailer hauetan, kultura honekiko hurbilketa apal eta labur bat egiten saiatuko gara, formatuak eta tailerra ematen duenaren jatorriak eskaintzen dizkigun mugak kontuan hartuz, Tailerra ematen duenak kultura honen inguruan interesa aspalditik duen arren, ez da kultura honetan hezi, ez digu berea den kultura bat erakutsiko. Helburua dancehall-ak eskaini ahal dizkigun erritmo eta mugimendu eta adierazpen-motekin konektatzea izango da, lehenengo aldiz probatzen dutenentzat baita aurretik probatu duten estilo horrekin birkonektatu nahi dutenentzat egokia dena.

Dancehall tailerraren kartela