
Ander Ballarinen egonaldia
Urtarrilaren 10tik 24ra Ander Ballarín Baratzan egon da egonadli artistikoan “Aketegiko Damak” piezan lanean. Bi aste hauen ondoren performancearen aurkezpena egin zuen eta ondoren hizketaldia bat izan genuen hobeto ezagutzen prozesua, gaia eta sortu zirenak publikoarekin, publikoa eta artistaren muga hori apurtu nahian.
Plazer handia izan da Ander Baratzako espazioan izatea eta bere lana ezagutu ahal izatea. Espero dugu elkarlanean jarraitzea.
Egonaldi honetan, Lamiaren pertsonaia aztertu du Anderrek, lamiaren ulermen tradizionala mugimenduaren bidez berrinterpretatuz eta adieraziz. Zerk pizten du lamia?
Ikerketa honek folklorea proposatzen du nortasun marjinalek eta gorputz disidenteak historian zehar babesleku izan duten eta berraurkitu diren gune gisa. Prozesu honek gure pertzepzioa moldatu duten iragarki patriarkal eta erlijiosoetatik askatu nahi ditu istorio horiek, eta mitologia identitate marjinalei ahotsa emateko eta erresistentziari, komunitateari eta askapenari buruzko gaiak azaltzeko plataforma gisa planteatzen du. 2 aste horietan, edertasunaren, gatibutasunaren eta munstrokeriaren gaiak aztertu eta landu ditu Anderrek, Lamia herriaren biziraupenarentzat funtzezkoa dela ulertuz. Lamiaren Kondairetari begira, kondairak nola kontatuta dauden miatu du, narrazioa paperetik gorputzera eraman eta Lamiari buruzko kondaira berri bat sortu dezan.
*Egonaldi hau aurrera eraman ahal izan dugu Sorguneren laguntzaren bidez
Kredituak
Ideia, koreografia eta dantzaria: Ander Ballarin - Kompositorea: Unai Urkola Etxabe - Kanpoko begia: Ander Camacho, Uxue Fuertes - Argazkigintza: javier de Usabel eta Mel Arranz - bideogintza: Mel Arranz - Argiak: Ander Ballarin eta Unai López de Armentia - Teknikaria: Naike Bengoa - Jantzia: Maricarmen Manso aka Ama - Mila Esker Corina Milena Hofner, Emma Stacey, Pamela Banchetti, Isabel Carvalho, Elin Tezel, Inna Lipovets, Baratza Aretoko langilei eta egunero proiektu hau aurrera ateratzeko laguntzen nauzuen guztioi
Sareak: @lektrik_