
Raira Rosenkjarren "TETAS" piezaren muestra irekia
Udan aretoa artistaz beteta egon da eta horietako bat egongo da azaroaren 13an, osteguna, 20tan Raira Rosenkjarrek, Dantzan Bilaka programan aurkeztuko duen TETAS pieza erakusten. Animatu!!
Aurreko egunean, gainera, tailer bat eskainiko du 17:00tan jatorri ezberdinetako emakume* talde batekin. Interesa izatekotan idatzi salabaratza@gmail.com
Raira Rosenkjar
Performerraren izaera sudaka femeninoa eta femenizatua, lodia eta titi handiak dituena nabarmentzen da. Topografia honetan, afektuak gorpuztu eta absentziak agertzen dira, jatorrizko lurraldearekiko (Brasil) birkonexio-keinu bat bilatuz eta, aldi berean, egungo lurraldearekiko (Euskal Herria) konexio-bektoreak abiaraziz. Horrekin, gorputzaren hauskortasuna eta atzerritar izaera ekintza- eta itzulpen-eremua da, lotura-eremua eta erabateko lotura ezinezkoa duena.
Jaiaren erritualtasunera jotzen da gehiegizko eta kaoseko espazio gisa, non gorputzen arteko distantziak urratu eta zeharkatzen diren, non nia eta bestea (atzerritarra eta bertakoa) nahasten diren. Halako estrategiak erabili dituzte Nadia Beugre (Kamerun) bezalako koreografoek indarrak alderantzikatzeko, ikusleak beste hizkuntza eta kode kultural batzuetan bizitzera gonbidatuz, lurralde-esperientzia berrezarriz eta deserrotutako partikula leku bihurtuz.
*Sarrera librea, izen ematea: salabaratza@gmail.com