
Mundua sortzeko praktikak
Mundua sortzeko praktikak: Adur Ballarin
Uztailak 2,3,4 , 19-21h
Adur Ballarin egonaldi artistikoan egon zen Baratzan eta ondoren muestra bat izan genuen prozesua ezagutzeko eta publikoa eta artista arteko hizketaldia ere izateko aukera izan genuen. Oraingoan tailer honekin dator, elebiduna izango dena (euskara-gazletera).
Mundua sortzeko praktika asko daude. Euskal mitologian murgilduz, gure mundua zalantzan jarri ez ezik, dantza eta literatura uztartu ere egingo ditugu; egin, pentsatu eta imajina daitekeenaren eremua eratzeko. Mugimenduzko eta alfabetatze-praktikak erabiliz, ikuspuntu kritikoago batetik idazten eta ikertzen ikasiko dugu elkarrekin, perspektiba kuir batetik. Textutik mugimendurako bidea erraztu eta praktikatuko dugu, ideiatik komposiziora eramaten gaituen tresnak zeaztu ahal izateko, eta alderantziz.
Zer mundu sortu nahi duzu? Nork edo zerk sortzen du gure mundua? Nola ulertu dezakegu euskal mitologia etorkizuneko hondakin bezala, gure gorputzetara bueltatzeko eta euskal kultura kritikoki ulertu dezagun? Ze gorputzen istoriak kontatzen ditu euskal mitologiak?
Hemendik gonbidatzen ditut artista eta ez artista, gaztea edota adinekoa, Euskal mitologia gustuko duen personak eta aktibistak, beraien aktibismoetan dantza, mugimendua edota praktika artistikoak sartu nahi dutenak. Baita animaliak, landareak eta haurrak ere. Istorioak kontatzea gustoko baduzu eta zure artea edota zure gorputza mundu iraultzailea eraikitzeko erabili nahi badituzu, hau da zure Lantegia.
“Folklorea ez da faxistena, berez, bere izaera propioagatik, folklorea kolektiboa da” - Crowhag
Leku seguruagoa bihurtzea ezinbestekoa da niretzako. Gogoratu, pertsona guztiak daude gonbidatuta, baina ez jarrera guztiak.
Diru ekarpena: 45euro / 17 euro egun soltea
Izena emateko: salabaratza@gmail.com
*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu etorri gabe, jarrigurekin harremanetan: salabaratza@gmail.com
