
Udako tailer intentsiboak
Udako tailer intentsiboak
Baratza aretotik hiru intentsibo antolatu ditugu uda honetarako. Denek daukate mugimendua komunean baina bakoitzak oso era ezberdinetan landuko du. Performance, olerkia, idazketa, entrenamendua, dantza eta beste zenbait tresna eta lengoaia agertuko dira. Webgunean topatuko duzue bakoitzaren informazio zehatza.
Gainera, webgunean ere drag king tailerra agertzen da ekainean, genero-desberdintasunei, aniztasunei eta disidentziei buruzko lanaren inguruan ikuspegi feministarekin aurrera eramaten ari garen ildoaren barruan.
Uztailak 2,3,4 “Mundua sortzeko praktikak” Adur Ballarin 19-21h
Uztailak 18-19 “El poema físico. Taller de escritura y oralidad” / “Poema fisikoa. Idazketa eta ahozkotasun tailerra” Laura Sam
Ostirala 17h - 21h eta Larunbata 10 - 13h eta 14 - 17h.
Uztailak 26-27 “Body weather” Andrés Corchero
10h-18h (ordu bat atseden barne)
Deskontuak
- 2 tailer 15% deskontua
- 3 tailer 20% deskontua
Izena emateko: salabaratza@gmail.com
*Izen ematea tailerra hasi baino astebete lehenago itxiko da.
*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu etorri gabe, jarri gurekin harremanetan: salabaratza@gmail.com