Stand-Up Comedy (Hiruhileko ikastaro trinkoa)
3 asteburu… eta bakarrizketa bat.
Aurkitu zure potentzial komikoa, ikasi bakarrizketa bat idazten eta antzeztu munduaren aurrean.
Hauek dira formakuntza honek eskaintzen dizkizun bidaiaren hiru geltokiak. Helmuga? kommmmediaren bidez esperientzia artistikoaz eta pertsonalaz gozatzea. Barrea eragitea oso gauza serioa baita.
Hiru asteburutako modulutan diseinatuta dago, eta banakako jarraipena ere badu, tailer eta tailerren arteko online tutoretzen bidez. Ikasitakoa sendoa eta iraunkorra izatea da asmoa.
Ikastaroa Stand-Up munduko edozein esperientzia mailatara irekita dago. Zure lehen aldia bada, berriengandik ikasiko duzu eta asko gozatuko duzu mundu hau deskubritzen. Ibilbidea egina baduzu, material berria sortzeko eta zure proposamen artistikoaren ildo pertsonalago eta erradikalago batean sakontzeko balioko dizu.
Anima zaitez. Onena izango da.
Plaza mugatuak. Deskontuarekin ordaintzeko formulak kontsultatu.
Bermatzen da:
Ikaskuntza teorikoa.
Bizipen-ikaskuntza.
Idatzizko materiala.
Jendaurreko edozein emanalditan erabil daitezkeen trikimailu erabilgarriak.
1. asteburua: Otsailak 20, 21, 22:
Ostirala: 18:00-21:00
Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea:10:00-14:00
2. asteburua: Martxoak 20, 21 eta 22
Ostirala: 18:00-21:00
Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea: 10:00-14:00
3. asteburua: Apirilak 10, 11 eta 12
Ostirala: 18:00-21:00
Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea: 10:00-14:00.
Apirilaren 12an arratsaldean kurtso bukaeraerako muestra 18tan (gutxi gorabeherako ordua)
- Iraupena 3 asteburu (45 ordu) + 2 jarraipen tutoretza online
- Irakaslea Jorge Loza
- Prezioa 570€
- Informazioa eta izen ematea 695 583 469