Topaketa: Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik
Aurtengo gaia “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” izango da. Aurreko urteko ildoari jarraituz, eta EHAZErekin Bidenteak gara libuaren harira egindako kolaborazioa sendotzeko asmoz, aurten etorkizunari begira jarriko gara, horretarako orainaldian begia jarriz. Topaketan, alde batetik, belaunaldi berriei ahotsa eman nahi diegu. Haien ekarpenak denon gogoetarako adierazgarriak izan daitezkeelakoan, hausnarketa lan bat gidatzera gonbidatuko ditugu, goizean egingo den formatu ez ohikoko mahainguru baten bitartez. Begirada etorkizunera bideratzen badugu, ekidinezina da digitalizazioak gizartean eta arte eszenikoetan duen eragin handia aztertzea. Horregatik, arratsaldean gai honen inguruko mahainguru bat prestatuko dugu, tresna berrien bide berriak aztertzeko xedez.Topaketaren betiko helburua elkar ikustearena, hausnartzearena eta ezagutzak, kezkak eta ideiak partekatzearena izan da. Zentzu horretan, aurtengo edizioan sarea sendontzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.
PROGRAMA:
10:30-14:00 Mahaingurua: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik” (Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Maite Aizpuruak bideratua)
16:00-18:30 “Arte Eszenikoak eta digitalizazioa.” (ATX Teatroak bideratua)
Sarrera doan