Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia da, Parasite Kolektiboak sustatua, Baratza Aretoaren laguntzarekin, 2022ra arte Ehaze eta Oihaneder Euskararen Etxearen konplizitatearekin eta 2023an EHUko Kultura Sailarekin elkarlanean. Aurreko edizioetan ere tailerrak eskaini ditu TAEn, lan-mahaiak eta topaketak Oihanederren, kontzertuak herriko tabernetan eta beste gune batzuetan, edizio bakoitzeko kolaborazioen arabera.

Horrela, bere eskaintza eszenikoa bitartekaritzako eta prestakuntzako jarduera paraleloekin osatzen du. Urtero aldatzen doaz eta euskal arte eszenikoak Gasteizko publikoari hurbiltzeko helburuari erantzuten diote. Audientziekin lan egiteaz gain, jaialdi honen beste zutabe bat sareak sortzea da. Hau da, Arabako lurraldea eta Gipuzkoan eta Bizkaian lehendik dagoen euskal sorkuntza garaikidearen mugimenduaren arteko sareak sortzea, Iparraldea eta Nafarroakoez gain. Zurrunbilo udaberrian gertatu ohi da, apirila eta ekaina bitartean.

2025ean gainera, Zurrunbilo eta Baratza aretoa zabaldu berri den Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean arituko dira. Lankidetza honen helburua indarrak batzea da euskarazko sorkuntza eszenikoa bultzatzeko eta Gasteizko bi espazioen artean publikoen hibridatzeko.

Zurrunbilo 2026

Martxoaren 26, 28 eta 29an Zurrunbilo jaialdia izango dugu, euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia, Parasite Kolektiboak sustatua, Baratza Aretoaren laguntzarekin. Aurten, Korrika bete-betean izango denez, 27an ez dugu programaziorik izango, eta Gasteizen sartzen denez, denok Korrikara!

  • "Euskaraz eta eszenaz, etxeko zapatiletan"
    Tertulia EHAZErekin (IAKn)
  • Kontzertuak
    Esanezin eta Postal Kolekzionistak (IAKn)
  • Arma tiro pum
    Aitor Vinagret (Baratza Aretoan)
  • Alter nation
    Idoia Tapia Martinez (Baratza Aretoan)
  • Piezen artean, ardoak lagunduko du atsedena
    Cándido Besaren laguntzaz (Baratza Aretoan)
  • Hustu
    Aitzol Iraola (Baratza Aretoan)
  • Dada ü Lala
    Les bobé bobé (Baratza Aretoan)
  • Piezen artean, ardoak lagunduko du atsedena
    Cándido Besaren laguntzaz (Baratza Aretoan)

Aurreko edizioak

Zurrunbilo 2025
Zurrunbilo 2024
Zurrunbilo 2023
Zurrunbilo 2022
Zurrunbilo 2021
Zurrunbilo 2020
Zurrunbilo 2019
Zurrunbilo 2018
Zurrunbilo 2017
Zurrunbilo 2016