Urriak 24-26 bitartean TZAN TZAN FEST Dantza jaialdia izango dugu Barrundian eta Baratza aretoan. Aurten 10 urte bete ditu Jaialdiak!! Etorri gurekin ospatzera eta dantza babestera!!

Ostiralean eta azken urtetan ohitura denez, Barrundian hasiko da 19:45tan, Ozetako frontoian. Programazio honetarako sarrera librea da.

Barrundiako eskolako umeak egindako lanaren aurkezpena egongo da eta 20tan bi pieza: 77.000 De Xeito konpainiakoa e Iraun, Amaia Elizaranena, Neønymuseen laguntzarekin. Ondoren hizketalditxoa artistekin.

Dantza jaialdiko programazoiarekin jarraituko dugu eta gaur Baratza aretoan izango da. Idoia Zabaleta egongo da 20tan “Orta edo nor-bat dantzan” piezarekin eta aurretik tartea egongo da erakusketa ikusteko nahi izanez gero.

Igandean Baratzan ere bukatuko dugu. 19tan hasiko dira ikuskizunak: Gareth Philipsek aurkeztuko digu erakusketa, Helena Wilhemsonen laguntzarekin. 19:30tan bulatuko dugu Performance per corpi soli piezarekin, Cie. Twain-konpainiakoa.

Jarraian pieza guztien informazioa osoa duzue eta larunbat eta iganderako sarreren esteka.

Eskerrik asko dantza babesteagatik!

77.000
DeXeito konpainia (Dantza)

2025(e)ko urr. 24(a)
20:00h

Prestige petroliontziak Galiziako kostaldean 2002an isuritako tona kopuruari buruzkoa da datua. Pieza honek gertakari hori dantzaren bidez kontatzen du, gertakariaren, ondorioen eta mugimenduaren irudikapen propioa sortuz. Horrez gain, ingurumenaren hauskortasunaz eta ekintza kolektiboak larrialdi-egoeretan duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Ficha:
Dirección y coreografía: Pablo Vázquez y Saray Amorín
Intérpretes: Pablo Vázquez y Saray Amorín
Música: Y.O.M., BounceBiomehanika, Gustavo Santaolalla
Residencia: Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma
Asistente de coreografía: Laura Conchuela
Realización de vídeo promocional: Ángel Garcés
Fotografía: Laura Conchuela, Elías Aguirre, Nicolás Yazigi

Redes: Colectivo Dexeito

Iraun
Amaia Elizaran (Dantza)

2025(e)ko urr. 24(a)
19:45h

Bidaia emozional honek gure berpizkunde eta berritze sperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu gorputzaren bidez. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen mugimendu bizi eta espresiboa Neønymusen irudimen handiko proposamenarekin batuko da.

Sorkuntza honek, gainera, inprobisaziari espazioa uzten dio. Horri esker IRAUN bakoitza desberdina izango da, berria, eboluzioa izan duena. Pieza denborarekin hobea izango da, mamitsuagoa, xehetasun gehiago dituena. Hori bai, esentzia eta muina mantenduz.

Sareak: Amaia Elizaran

Orta edo nor-bat dantzan
Idoia Zabaleta (Dantza)

2025(e)ko urr. 25(a)
20:00h

Idoioa Zabaletak ORTA EDO NOR-BAT DANTZAN dantzatu eta errezitatuko du. Gertrude Steinek 1911 eta 1912 bitartean idatzi zuen poema, Isadora Duncan dantzariaren erretratua eginez. 2024an, Danele Sarriugartek eta Ane Garciak euskarara itzuli zuten poema. Oraingoan, Idoia Zabaletarekin batera dj Bihotza izango da.

Fitxa: Baila y recita: Idoia Zabaleta
Pincha: dj Bihotza
Idea: Idoia Zabaleta
Vídeo: Ricardo del Conde
Produce: Azala
Agradecimientos: Jone San Martín, Jone Amezaga, Idurre Azkue y Sala Jimmy jazz

Idoia Zabaleta: Azala espazioa

Intermundane
Gareth Philips (Erakusketa)

2025(e)ko urr. 26(a)
19:00h

INTERMUDANE erakusketa aurkeztuko da Gareth Philips, Helena Wilhemson-en laguntzarekin. Intermundane musikaren eta mugimenduaren artean dagoen espazio inkontzientearen irudikapen fotografiko eta eskultorikoa da. Dantzari bakoitzari musika erreproduzitzeko zerrenda bat hautatzeko eskatu zitzaion, bi orduz jarraian leku jakin batean dantzatzeko. Ez zen entsegurik onartu eta emanaldia inprobisazio bakarra izan behar zen. Bere helburua mundu kontziente eta inkontzientearen arteko trukaketan behatuak izateko aukera emango zien trantze egoera batean sartzea zen.

Ficha:
Artista: Gareth Phillips
Bailarina: Helena Wilhelmsson

Performance per corpi soli
Twain konpainia (Dantza)

2025(e)ko urr. 26(a)
19:30h

Publikoaren aurrean jartzen da, ironia eta eromenarekin jolasten du, ikusleen erreakzioez elikatzen da eta trukean hainbat iradokizun ematen ditu.

Fitxa:
Idea y dirección: Loredana Parrella.
Intérprete: Yoris Petrillo.
Composición de sonido en vivo: Fabio Recchia.
Iluminación: Loredana Parrella.
Producción: Twain Centro Produzione Danza con la ayuda de MIC (Ministero della Cultura, Regione Lazio, Comune di Tuscania).