Shoot the target bi personak helburu komun baten bila egiten duten bidaia da, bi gorputzen arteko elkarrizketa, zeinean oinkada sinkronizatzen duten urrunago iristeko, bata bestearen gainean sostegatzen diren atseden hartzeko, urrunago iristeko elkar bultzatzen duten, zaindu eta babesten duten. Energia alaitik heldutasunaren pisura jauzi egiten duen bizi-ibilbide batean murgiltzen gaituzte, konpainiaren ibilbidearekiko paralelismo bat marraztuz.